ES | EU
Gobierno Vasco

Zurgintza eta altzarigintzako ikasle bat ijitoen elkarteak saritua

  • 2018-06-27 |

Jose Ramón sari banaketa ekitaldian

Jose Ramón Jiménez (Montxo) ikasleak, erdi mailako zurgintza eta altzarigintza ziklokoa, Kale dor Kayikó elkarteak ijito arrazako ikaslerik onenari emandako saria jaso zuen ekainaren 20an. Elkarte honek urtero goi-mailako ikasketak bukatzen dituzten gazteak saritzen ditu, ijitoen komunitateari bidea zabaltzearren.

Sari-ematea Donostiako Heziketa fakultatean (UPV/EHU) egin zen. Bertan, besteak beste, departamentuko irakasleak eta Donostiako alkatea eta Enplegu eta Gizarte politiketako sailburua bezalako pertsona ospetsuak izan ziren.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus