ES | EU
Gobierno Vasco

Altzari-diseinu lehiaketako 1. saria Ourensera

  • 2016-07-26 |

Irabazi duen lana

Easo Politeknikoak LHko Sailburuordetzaren bitartez, Gipuzkoako Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Kutxa Gizarte Ekintzaren,  Habic-en eta Profemaderaren ekarpenekin, antolatu duen XVIII. “Donostia Hiria” Altzari-Diseinu Lehiaketako epaimahaiak zera erabaki du: 1. saria Jesús Pacheco Justori ematea, Wave lanarengatik. Lehiakide hau Ourenseko Antonio Faílde Arte Eskolakoa da. 2. tokian Carla Hernanz Costal geratu da, Vigoko CIFP Valentín Paz Andrade ikastetxekoa, Hanging lanarekin. 3. Roto Lámpara izeneko lana geratu da, Badajozeko IES San José ikastetxeko Carmelo Antonio Hidalgo Rodríguezena. Easo Politeknikoko Bernat Ticó ikaslearen Serie Cola de Milano izeneko lana ere saritua izan da, lanik hoberen gisa. Ekodiseinua sari berezia Ecosillón lanarentzat izan da, Denis Veribor Georgevici, Fernando Sanz Barea eta Adrián Tío Pardos-ena. Hauek Teruelgo IES Francés de Aranda ikastetxeko ikasleak dira. Zorionak saritu guztiei!

Aipatzekoa ere bada aurten 25 urte betetzen direla lehiaketaren lehenengo ekitaldia egin zenetik. Estatu osan Zurgintza eta Altzarigintza arloko edozein ikaskuntzetan dabiltzan ikasleentzako dagoen lehiaketa bakar honek, gainera, Donostia Europako kultur hiriburua izanik, gonbidapenen bidezko nazioarteko izaera ere eduki du aurtengoan.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus