ES | EU
Gobierno Vasco

XV "Donostiako Hiria" Altzarien Diseinu Lehiaketaren sari banaketa

  • 2010-10-15 |

Urriaren 15ean “Donostia Hiria” XV. Altzari Diseinu Lehiaketako sariak banatu ziren. Lehiaketa hau Zurgintza eta Altzarigintza Departamentuak antolatzen du 1991 geroztik.

Sari-emate ekitaldia Gipuzkoako Aldundian izan zen.

Edizio honetan honako hauek izan dira sarituak: Iruinea, Yecla, Vigo, La Línea de la Concepción, Donostia eta Solareseko ikasleak.

Gure ikastetxeko Joanes García Mezquita ikaslea ere saritua izan da, bere “New York” apalategiak ekodiseinuan 2. saria lortu duelarik, lan horrek duen originaltasuna eta ingurumenarekiko errespetua azpimarratuz.

Aukeratutako 20 lanen erakusketa KUTXAko Boulevard 1 Aretoan dago ikusgai, azaroaren 1era arte. HErakusketako liburuxkan informazio gehiago dago.

Foru Aldundian saria jaso dutenak eta saria banatu dutenak aergazkirako prest Erakusketaren argazkia

 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus