ES | EU
Gobierno Vasco

Altzari eta material adimenduei buruzko prestakuntza jardunaldian parte hartu dugu

  • 2010-09-23 |

jardunaldiaren kartela non pare bat aulki ikusten direnDepartamentuko 3 irakasle eta Produktuen Garapena goi mailako zikloko 2. kurtsoko ikasleak "Altzariak eta material adimenduak" izeneko prestakuntza jardunaldian parte hartu dute. Jardunaldi honetako antolatzaileak HABIC (Basque Habitat & Contract Cluster) eta BartzelonakoEscola Superior de Disseny ELISAVA izan dira.

Prestakuntza mintegi honek egun bat iraun du eta bertan gaur eguneko merkatuan sortzen ari diren material berriak, azken teknologiak eta altzarigintza arloan dituzten aplikazioak eta erabilpenak ikusteko aukera izan dugu.

Hizlariak ondoko hauek izan ziren:

  • Ricard Ferrer: Industria diseinatzailea, altzari, argiztatze eta ekipamendu egitasmoetan aditua.
  • Otto Canalda: Industria diseinatzailea eta 1999tik BD Ediciones de Diseño-n egiten du lan, bertan Produktuaren Arduraduna dena.
  • Javier Peña: Mater-eko zuzendari zientifikoa, FAD-eko Material Zentroa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus