ES | EU
Gobierno Vasco

Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa

ikasle batek egindako egurrezko bizikleta

surf taula bat frabikatzen

Altzarigintza, zurgintza eta kortxoa departamenduak eskarmentu zabala dauka alor honetan. Gure ikastetxean familia profesional honetako hiru ziklo ematen dira, bi erdi mailakoak eta bat goi mailakoa.

Erdi maila

  • Arotzeria eta altzarigintza: Altzariekin eta zurgintzako osagaiekin zerikusia duten espezializazio arloak ikasten dira, produktuaren mekanizazio, muntaketa, akabera, biltegiratze eta bidalketa prozesuak burutuz.
  • Instalazioa eta altzari-hornikuntza: ate, leiho, zoru… eta egurrezko egitura eta altzariak bezalako elementuen fabrikazioarekin zerikusia duten arloak ikasten dira

Goi maila

  • Diseinua eta altzari-hornikuntza: ikasleak altzarien eta zurgintza osagaien diseinuan eta hauen ekoizpenaren kudeaketan espezializatzen dira.

Familiako ziklo guztietan, gure ikasleak bi urtez egoten dira ikastetxean konpetentzia horiek heureganatzen, hau dena bigarrengo ikasturtean egiten den lantokiko prestakuntzarekin osatuz. Era berean, badago Dual sistemaren bidez formakuntza egiteko aukera, non ikastetxeko prestakuntza lantokietan burutuko den lanarekin uztartuko den.

Gure ikasleek Europako beste herrialdeetan ere egin ditzakete beren praktikak, Erasmus+ Kartaren bidez.

Departamenduak lan-poltsa bat kudeatzen du, zeinek, formakuntza zikloa amaitutakoan, ikasleen kontratazioak ahalbidetzen dituen.

icono flickr youtube logo slideshare

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus