ES | EU
Gobierno Vasco

Woodtektura

  • 2016-09-01 - 2017-06-30 |

Epea eta koordinatzailea 

2017ko ekainaren 30a arte.

Koordinatzaileak  Juan Carlos Alonso eta Antonio López dira.

Proiektuaren justifikazioa

Eraikuntzaren ingurunean dagoen materialik jasangarriena zura izanik, etorkizuneko arkitektoek beroni buruzko ezagupen eta diseinuan sakon dezaten sortu da proiektua. Horretarako arkitekturako ikasleek, aipatutako jakintzagaian, zurez eraikiko diren elementu-proposamenak diseina ditzatela nahi da. Eta horietatik hautatua eta adierazgarria izango den elementua Easo Politeknikoko Diseinua eta Altzari-hornikuntza zikloko ikasleek gauzatua izan dadila.

Lortu nahi diren helburuak

  • Arkitekturako ikasleek eta Easo Politeknikoko Diseinua eta Altzari-hornikuntza ziklokoek zer egiten duten elkarren berri izatea. Bakoitzaren ikastetxeen eta instalazioen bisita. 
  • Arkitekto adituen eta zuraren inguruneko diseinatzaileen hitzaldiak bi ikastetxeetako ikasleentzat. Zurez eraiki edo birgaitutako lan adierazgarriei bisita. 
  • Etorkizuneko arkitektoek taldeka diseinatzea eta adostasunez erabakitzea amaieran eraiki beharreko elementua. 
  • Easo Politeknikoko departamenduko ikasle eta irakasleek elementua eraikitzea. 
  • Elementua kokatzea pentsatua izan zen ingurunean jartzea, aurreikusi zitzaion funtzionaltasuna eduki dezan.

Partehartzaileak eta kolaboratzaileak

  • Habic (habitataren inguruko Euskadiko enpresen klusterra). 
  • EHUaren Donostiako campuseko arkitekturako laugarren mailako ikasleak, Fabrikazio Industrializatua jakintzagaikoak. 
  • Easo Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza Departamentua. 
  • Easo Politeknikoko Diseinua eta Altzari-hornikuntza zikloko ikasleak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus