ES | EU
Gobierno Vasco

Egurrezko etxea egin ingurugiroko irizpideak erabiliz

  • 2011-09-01 - 2012-06-30 |

Proiektuaren justifikazioa

  • Egurrezko egituren eraikuntzak azken 10 urteetan izan duen zabalkuntzaz jabeturik.
  • Jabetuta eraikuntza munduan egurra erabiltzen duten enpresa sektoreek LHko sistemari gero eta gehiago eskatzen diotela instalazioan eta diseinuan prestakuntza duten pertsonak, egituren muntaiak egiteko.
  • LOE ziklo berriek zurezko egituren instalazioan modulu bat eta agian graduondo bat egiteko aukera aurreikusten dutela jabeturik.
  • Jabeturik konturatu garela gizakien jarduerek ingurumenean aldaketak eragin dituztela eta jasangarritasun baloreetara eta jarreretara bueltatu behar dugula.
  • Jabeturik, irakasleak garen aldetik, urte asko daramagula zurgintzan, altzarigintzan eta kortxoan prestakuntza ematen eta bide horretatik jarraitu nahi dugula, egurra guk adina maitatzen duten ikasle belaunaldiak prestatzen, eta egurraren ontasunak etorkizuneko material gisa transmititu behar dugun uste osoarekin.

Honetaz guztiaz jabeturik, besteak beste, Easo Politeknikoko Zurgintza eta Altzarigintza Departamentuak, estatuko LHko beste bi zentrorekin batera, berrikuntza proiektu bat abian jarri nahi du, Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren babesarekin eta honako asmo honekin: Gure ezagupenak eta ekimena batu egurrezko etxeak eraikitzeko proiektuak garatzeko, jasangarritasun eta eraginkortasun energetikoko irizpideak kontutan hartuta eta gure planetaren osasunerako eraikitzeko hain kaltegarriak ez diren beste modu batzuk daudela gure lekukotza emanez.

Ekimenak elkarren arteko hausnarketa bat eskatzen du- ikasleak – irakasleak – enpresak – galdera hauei erantzungo dien egurrezko etxebizitza proiektu bat pentsatzeko:

  • Egurra material jasangarria al da?
  • Egurrarekin eraginkortasun energetikoa duten etxebizitzak eraiki al daitezke?
  • Egurrezko etxebizitza bat ordezko energiak sortuko dituen osagaiez hornitu al daiteke?
  • Ikasle, irakasle eta enpresen artean ordezko etxebizitza bat burutzeko elkarlana egin daiteke?
  • Komenigarria al da ikasle, irakasle eta enpresek ikerketa-zentroekin koolaboratzea?
  • Logikoa al da ikasle zein zentroentzat punta-puntako enpresekin lana egitea sektore horretako produktuen garapenean?

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus