ES | EU
Gobierno Vasco

I+MADERA

  • 2011-09-01 - 2012-10-30 |

I+MADERA es un proyecto de innovación aplicada y transferencia del conocimiento en la formación profesional del sistema educativo, en la familia profesional de la madera y el mueble. Coordinado por la Confederación Española de Empresarios de la Madera (CONFEMADERA), el proyecto cuenta con la participación de centros de FP, centros tecnológicos, fabricantes de mobiliario y PROFEMADERA.

Hezkuntza Ministerioak eta Europar Batasuneko Gizarte Fondoak diruz laguntzen dute proiektu hau.

Honako hau ikastetxe, enpresa, teknologia zentro eta erakundeen arteko kooperazio proiektu bat da, egur eta altzarien industrian integratua.

helburuak

I+MADERA proiektuaren egitekoa zera da: “Contract” merkatura bideratutako produktu berriak diseinatzea, hotel baten ekipamendurako, irisgarritasun unibertsaleko baldintzapean eta material berriak eta ekodiseinuko irizpideak erabiliz.

“Contract”-en merkatua espazio publikoetara (bulegoak, hezkuntzazkoak, ostalaritzakoak zein asistentzialak) bideratutako kanal komertziala da eta altzari eta ekipamendu proiektu globalak egiten ditu: diseinua, fabrikazioa, horniketa eta instalazioa. Kasu honetan, I+MADERAhoteletako eremu desberdinetako hornikuntzan zentratu da, logelak, harrera, jatetxea, lan-eremuak, aisialdia (igerilekuak, spa, solarium-a, gimnasioa, haurrentzako jolastokia…), aparkalekua eta lorategiak besteak beste.

Partaideak

 I+MADERA ekimenak 28 kide eta 4 erakunde kolaboratzaileren parte hartzea du:

  • 7 Autonomia Erkidegotako 16 zentro.
  • Zurgintza eta Altzarigintza sektoreko 10 enpresa industrial.
  • 3 lanbide elkarte.
  • 3 zentro teknologiko.

Erakunde hauek guztiak hartzen dute parte elkarlaneko proiektu honetako faseren batean edo bestean.

EASO Politeknikoak 1. lantaldean hartuko du parte eta bere egitekoa hotel baterako egiturak eta arotzeria diseinatzea izango da. Lantalde honetan LHko beste zentro hauek ere badaude: CIFP Picos Fuentes, IES Ricardo Bernardo eta IES La Fuensanta.

EASO Politeknikoaren aldetik hauek dira parte hartzaileak:

  • Irakasleak : Jone Irastorza, Juan Carlos Alonso eta Ramon Martinez de Murguia
  •  Ikasleak: Arotzeriako eta Altzarigintzako produktuen garapena zikloko 1. kurtsoko taldea.

Lortu nahi diren emaitzak

  • Kooperazio proiektu honen bitartez, CONFEMADERAK eta bere kideek ondorengo emaitzak lortu nahi dituzte: lanbide heziketako kalitatean etengabeko hobekuntzak ematea, ikasleak erakartzea arotzeriako eta altzarigintzaren irudia bultzatuz, LH-ko ikasketak enpresen beharretara moldatzea, ikasleak lan munduak aukerak izan ditzaten eta irakasleen prestakuntza hobetzeko.
  • Produktu berriak material eta akabera (suaren aurkako materialak, hidrofugoak, nanokonpositeak, hibridoak…) berriak erabiliz egingo dira eta ekodisenuko irizpideetan oinarrituz eramango dira aurrera, ingurugiroan ahalik eta eragin txikiena izateko.
  • Enpresa eta zentroen artean lan egiteko metodologia berritzailea (Elkarlan proiektu eraginkorra eta sozio eta kolaboratzaile bakoitzak ebaluatu dezakeena).
  • Produktu berritzaileen lerroa. Ekodiseinua eta Material Berriak (20-25 pieza)
  • Prototipoen &percent;30 eginak. (Gutxieneko prototipo kopurua: 8. Lantalde bakoitzeko 2)
  • IKT-en erabilera handia. (Proiektuaren kudeaketarako eta produktuen garapenerako)

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus