ES | EU
Gobierno Vasco

Euskadiko Altzari eta Osagarrien Diseinu Zentroa

  • 2009-09-01 - 2012-06-30 |

aulki baten argazkiaProiektu hau TKNIKAn garatzen ari gara. TKNIKA Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da.

Egitasmo honek altzarien diseinua bultzatu nahi du, berrikuntza ikur duela, betiere ekodiseinuan oinarritutako prestakuntza sustatu nahi duelarik, zentzu zabalean. Halaber, lehengai ekologiko, birziklagarriak, ez kutsakor eta ez toxikoen erabilpena produktu baten bizitza zikloan eta produktu horien energia-efizientzia alderdi garrantzitsuak dira eta izango dira Diseinuan eta Fabrikazioan.

Jaurlaritzatik hasita (Legediaren bitartez) eta Fabrikatzaile Elkarteak-ENBOR-, Ikerketa Zentroak- AIDIMA eta CIDEMCO, Irakasle Elkarteak-PROFEMADERA, Zurgintza eta Arotzeriako Enpresari Elkarteak- AROTZGI-tik pasatuz eta Prestakuntza Zentruetaraino, ideia bera partekatzen dugu eta diseinatzaile berriak prestatzeko premia iritsi zaigu, ekodiseinu kontzeptu berri honen pean, eta horretarako laguntza teknikoa eskainiko digute.

Egitasmoaren helburu orokorra

Honako zereginak burutzeko gai izango den zentro-sarea sortu nahi da:

  • Euskadin Altzari-diseinuaren kultura sustatzea,
  •  sektoreko enpresei, PYMEAk barne, aholkuak ematea diseinu arloan,
  • Altzari eta Arotzeriako diseinuan,bereziki ekodiseinuan ezagutza izango duten teknikariak prestatu,
  • ekodiseinua sustatu, produktuen garapen eta prozesuetako urrats guztietan ingurumen-alderdiak aintzat hartuko dituen metodologia bat ezarriz,
  • ekodiseinuan espezialistak prestatu,
  • LH eta sektoreko enpresen artean harremanak indartu.
  • altzarigintza sektoreak Lanbide Heziketako zentroek arlo horretan egiten duten lana aintzat hartzea,itun eta lankidetza hitzarmenen bidez

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus