ES | EU
Gobierno Vasco

UrratsBAT

Zer da Urratsbat?

Lanbide heziketako ikasleei enpresak sortzen laguntzeko programa.

Ikastetxeetan dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak, enpresa egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea du helburu Urratsbatek.

Norentzat da programa hau?

  • Lanbide Heziketako Erdi mailako eta Goi-mailako ikasleentzat. 
  • Zentroko ikasle ohientzat. 
  • Arautu gabeko prestakuntza-ikastoaren edo bertaratu beharrik gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.

Proiektuaren garapena

  • Ekintzailetasun konpetentzia garatu zikloan zehar. 
  • Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa: Hasierako gogo hori dutenen artean, ikasten jarraitzeko interesa dutenentzat. Ikasleek egitasmoak aurkeztu eta egitasmo horietarako oinarrizko bideragarritasun-planak egitea. 
  • Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua: Hasierako egitasmo horretatik enpresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Bideragarritasun-azterketak egitea eta aztertzea. 
  • Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea: Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-lana eta aholku-lana. Finantzaketa, legezko eraketa, dirulaguntzak… 
  • Enpresaren jarraipena: Martxan jarri eta hurrengo hiletan, egitasmoaren tutore gidaritza egitea, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

Informazioa eta egitasmo-aurkezpena

Beste informaziorik nahi baduzu, Urratsbatek ikastetxean duen arduradunarengana jo.

EASO Politeknikoan sortutako enpresak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus