ES | EU
Gobierno Vasco

SketchUp Lehiaketa: etxebizitza baten diseinua

2016-04-11

Lehiaketaren kartela

Eraikuntza eta obra zibileko departamenduak SketchUp lehiaketa jarri du abian, DBHko hirugarren eta laugarren mailako eta batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei bideratuta.

Etxebizitza baten diseinua burutu beharko da SketchUp programa erabilita. Lehenengo hirurek, hurrenez hurren sari hauek jasoko dituzte: tablet bat, go-pro kamera bat eta drone bat izango dira.

Informazio gehiago:

 

Lehiaketaren oinarriak

Donostiako EASO Politeknikoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Eraikuntza eta obra zibileko departamentua “SketchUp” programa informatikoa erabilita familia bakarreko etxebizitza baten diseinuaren lehiaketara dei egiten du, bertan parte hartzeko oinarriak hauek direlarik:

1.- Lehiaketa 2016-2017 ikas ikasturtean 3. eta 4. DBH eta 1. eta 2. batxilergoan matrikulatuta dauden ikasleei dago bideratuta. Bakarkako lana izango da eta bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

2.- Deia honako probintzian zabaltzen da: Gipuzkoa.

3.- Entregatu beharreko lana familia bakarreko etxebizitza bat DISEINATZEA da, eta horretarako sketchUp programa erabili beharra dago. Behin izena ematea baieztatzean bidaliko den artxiboan azaltzen den perimetro osoan garatu behar da etxebizitza. Eraikinaren altuera edozein puntutan 10m. baino bajuago izan beharko da. Bai teilatuaren formak, fatxaden diseinua eta ingurukoa bakoitzak nahi duen moduan garatu ditzake.

Derrigorrez entregatu beharrekoak hurrengo hauek dira:

  • Eraikinaren perspektiba orokor bat. 
  • 4 bista gutxienez (kanpoko 2 eta barruko 2) 
  • Sketchup formatua duen artxiboa 
Nahi izanez gero aurkeztu ahalko dira
  • 8 bista (kanpoko 4 eta barruko 2)
  • Gehienez 30 segundo irauten duen bideo bat

4.-Epaimahiak kontuan izango du:

  • Errealizazio teknikoa eta diseinuaren aurkezpena. 
  • Estetika eta erabileraren arteko erlazioa. 
  • Aurkeztutako irudien kalitatea 
  • Eraikinaren zati desberdinen garapenaren maila.

5.- Diseinuak aurkezteko epea 2017ko Apirilaren 8an 0:00etan. bukatzen da, eta lan guztiak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira. Azkenengo hau izango delarik aurkezpen data ordua zehaztuko duena.

6.- Lanak EASO Politeknikoa LHIIra bidali beharko dira izen ematea baieztatzen dituen posta elektronikora berbidaliz.

7.- Epaimahaiak, EASO Politeknikoa LHIIko eraikuntza eta obra zibileko irakasleek osatuko dute.

8.- Epaimahaiak bere ustez 15 lan onenak direnak aukeratuko ditu, hauen egileak EASO Politeknikoa LHIIra etortzeko deituak izango dira froga bat gauzatzeko. Proga honen arabera aukeratuko da sarituen hurrenkera. Sarietako bat eman gabe gelditu daiteke epaimahaiak horrela baloratu ezkero.

9.- Sari banaketa EASO Politeknikoa LHIIan burutuko da azken froga egin behar den egun berean. www.ieaso.eus web orrian argitaratuko da.

10.- SARIAK honako hauek dira:

  • Lehenego saria Tablet bat 
  • Bigarren saria Go-Pro kamera bat 
  • Hirugarren saria Syma x5C drone bat

11.- Sari banaketaren ondoren, saritutako eta aukeratutako lanekin erakusketa bat egingo da EASO Politeknikoa LHIIan.

12.-EGILE ESKUBIDEAK.- lkasle lehiakideek euren diseinua babestu ahal izango dute patenteak erregistratuz. Aurkeztutako diseinuen jabetza egileena da. Lehiaketaren antolatzaileek zabalkundea emateko bakarrik erabili ahal izango dituzte.

14.-lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea ekartzen du derrigorrez.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus