ES | EU
Gobierno Vasco

Prebentzioko ikasleak eskorga jasotzaileen ikastaroan

  • 2019-02-12 |

Ikasle bat eskorgarekin praktikatzen
Otsailaren 6 eta 8an EASO Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleak, eskorga jasotzaileak erabiltzeko ikastaro kreditatuan izan ziren, zentroan jasotzen duten prestakuntza osatzeko asmoz.

Ikastaroa TeknoDidaktika-k eman zuen eta irakaslea EASO Politeknikoko prebentzioko zikloko ikasle ohi bat izan zen, gaur egun lan arriskuen prebentzioan prestaketa ematen du eta baita eskorga jasotzailearen arriskuan inguruan ere. Ikasleak bi orduko prestakuntza teorikoa ikastetxean jaso ondoren, makinen alokairuko enpresa batera joan ziren eta han, sei orduz, eskorga jasotzaile ezberdinak erabiltzeko aukera izan zuten.

Balorazioa oso positiboa izan zen, izan ere, aukera izan zuten zentroan eskuragarri ez dauden makina batzuekin harreman zuzena izateko. Eta aldi berean lan ibilbiderako titulazio osagarri bat lortzeko.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus