ES | EU
Gobierno Vasco

Prebentzioaren astea EASO Politeknikoan

  • 2018-05-10 |

ADI proiekturi buruzko ekitaldiaren argazkia

Apirilaren 28an Easo Politeknikoak, eta bereziki prebentzioko ikasleek eta irakasleek, Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horregatik, egun horren inguruan egitarau oparoa antolatu genuen, EASO Politeknikoko prebentzio kultura zabaltzeko asmoz:

  • Apirilaren 23 eta 24 Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek antolatuta, EASO Politeknikoko prebentzio ezagutza lehiaketa ospatu zen, bertako garailea zurgintzako erdi-mailako zikloa izan zelarik. Zorionak!  
  • Apirilaren 25ean Aizpea Goñi CCOOetik Lan Arriskuen eguneroko errealitateari buruz jardun zitzaigun, lanean arriskuak ikusiz gero zer egin, istripua izan ezkero ze eskubide ditugu? zer ari da gertatzen epaiketa ezberdinetan… 
  • Apirilaren 26n Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek lanean ongizatea mantentzeko eskubidea errebindikatu zuten protesta antzeztu baten bidez. 
  • Apirilaren 27 eta maiatzaren 2an Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek Mutualiak utziriko argazki erakusketan zehar kontzientziazio saioak egin zituzten. 
  • Maiatzaren 3an, FTSIren ADI programaren baitan. Amiantoari buruzko tailerra, bitxigintzako eta zurgintzako ikasleei, Jesus Uzudun CCOOko sekretario ohia eta Felix Casado Mesotelioma gaixoaren eskutik. Eta 4an arrisku elektrikoei buruz elektrizitateko ikasleei, Oscar Lópezek (Gamesa enpresa) eta Roberto Gonzálezek (istripu elektriko batetik bizirik atera zena).

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus