ES | EU
Gobierno Vasco

Prebentzioko ikasleak, mekanikako ikasleak prestatu

  • 2018-01-10 |

En la foto se ve un alumno de prevención ofreciendo la sesión de formación a un grupo de mecánica

Abenduaren 13tik eta 19ra EASO Politeknikoko Lan Arriskuen Prebentzioa goi mailako zikloko ikasleek mekanizatuko ziklo ezberdinetan formazio saioak eman zituzten. Erronka hau tailerretan eginiko zarata ebaluazioaren jarraipena izan da, eta eginiko lana aurkezteaz gain beste arrisku fisikoak azaldu dituzte. Horrela, prebentzioa zikloko ikasleak formazioa ematen trebatzen diren bitartean, mekanikako FOL ikasgaiko edukiak indartu dituzte.

Zehazki zarata, bibrazioak, hotz-beroa eta erradiazioek sorturiko arriskuak eta ondorioak azaldu dituzte, eta lantokian hartu beharreko prebentzio neurriak etorkizuneko gaixotasunak saihesteko.

Esperientziak irakasle eta ikasleen partetik balorazio oso positiboa jaso du.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus