ES | EU
Gobierno Vasco

VIII. Laneko Psikosoziologia Jardunaldietan parte hartu dugu

  • 2017-12-04 |

foto del salón en el que se celebró el evento durante el mismo

Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek Osalanek azaroaren 30ean antolatutako VIII. Laneko Psikosoziologiaren Jardunaldietan parte hartu zuten. “Kanpoko indarkeria lanean” izan da mintzagaia aurtengo saioan eta 300 lagunetik gora bertaratu dira.

Ikasleak psikosoziologia lan arriskuen prebentzioaren baitan hartzen ari den pisuaz jabetu dira, eman diren azken urrats eta esperientzien berri izatearekin batera. Izan ere, Osalanek, Nazioarteko Lanaren Erakundeak eta Europako Segurtasun eta Osasunerako Agentziak arrisku psikosozialak datozen urteetako langileriarentzako arrisku garrantzitsuenak direla uste dute.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus