ES | EU
Gobierno Vasco

Lan Arriskuen Prebentzioko ikasleen lan arrakastak

  • 2017-10-27 |

Igor azalpenak ematen

Ikasturte hasiera honetan, zikloak 13 urteko ibilbide oparoa duela aprobetxatuz eta Gipuzkoako prebentzioa arloko enpresa gehienetan ikasleohiak lanean daudela, hainbat ikasleohi gonbidatu ditugu beren esperientzia profesionalak kontatzeko. Oraingo ikasleek beren etorkizun profesionala ikus dezaten bere osotasunean.

Urriaren 23-an Izturitz Zabala etorri zen, bera Segurlan/Segurtasuna S.L. kanpo zerbitzuan ari da lanean; eraikuntzari loturiko hainbat enpresetako arrisku profesionalen prebentzioan.

Urriaren 24-an berriz Igor Alonso, Teknodidaktika S.L. enpresan lan arriskuen prebentzioari erlazionatutako formakuntzak ematen egiten du lan.

Ikasleohi hauek ikasleei etorkizuna argitzeaz gain irakasleoi ere lan munduarekin harremana mantentzen laguntzen digute. Esperientziak izandako harrera ona ikusita, datozen hilabeteetan beste ikasle batzuk gonbidatuko ditugu. Eskerrik asko bioi zuen ekarpenengatik.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus