ES | EU
Gobierno Vasco

Eskolaz kanpoko ekintza: obra batera bisita

  • 2011-02-18 |

Joan den ostiralean, otsailak 18, Lanbide Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Heziketa Zikloa ikasten ari diren 17 ikasle Galdiano Eraikuntza enpresak Donostiako Morlans auzoan burutzen ari den obrak bisitatu zituzten.

Honen bidez, zikloan zehar lan-arriskuen prebentziori buruz jasotako nozioak obra-fase desberdinetan eta egoera errealetan ikusteko aukera izan zuten. Izan ere, ziklo honen irteeretako bat eraikuntzan segurtasun-arloan lan egitea da.

 Argazkian, zizkloko ikasleak obraren ondoan
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus