ES | EU
Gobierno Vasco

Laneko arriskuen prebentzioa

Una alumna practica con una carretilla elevadora

ikasle taldearen argazkia APAn

EASO Politeknikoko Produkzio-zerbitzuak eta Mantenimendua Saila 2003an sortu zen, Lanbide Arriskuen Prebentzio zikloaren eskutik.

EASO Politeknikoa laneko arriskuen prebentzioan erdi mailako teknikari gisa lan egiteko ikasketak eskaintzen dituen ikastetxe bakarra da Gipuzkoan. Ahal diren aukera onenak eskaintzeko egiten duen lanaren ondorioz, 2014tik aurrera ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programa  eskaitzen du, honela, zenbait ikaslek bigarren ikasturtean beren ikasketak ikastetxean eta sektoreko enpresa batean burutzen dituzte.

Gainera, ikasleek aukera dute enpresan egiten diren praktikak Europako Batasuneko beste herrialde batean egiteko, Erasmus+ programaten bitartez. 

Titulu honen curriculum-a 2003ko martxoan argitaratu zen eta prestakuntza eskaintza Lanbide Arriskuen Prebentzioari zegokion (39/97 ED araberako Prestakuntza mailak), modu honetan bereizita:

  • Oinarrizkoa: 30/50 orduko prestakuntza ikastaroa
  • Erdiko Maila: Goi mailako zikloa Lanbide Arriskuen Prebentzioan (2000 ordu 2 ikasturtetan)
  • Goi Maila: Graduondoko Goi mailako zikloa Lanbide Arriskuen Prebentzioan (Diplomatu edo lizentziatuei zuzenduak)

EASO Politeknikoak lehenengo biak eskaintzen ditu, bata langileei zuzendutako prestakuntza programen bidez eta bestea irakaskuntza arautuan.

Ikasleak lan mundura egokitzen lagunduko dien prestakuntza eskaintzen saiatzen gara. Hori dela eta eguneroko lanetan komunikazio eta informazioko azken teknologiak erabiltzen saiatzen gara.

 

icono flickr
logo slideshare

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus