ES | EU
Gobierno Vasco

INGURUMEN HEZKUNTZA ETA KONTROLA

Eskaintza fitxaren kaptura. Klik egin fitxa ikusteko

Talde bat B ereduan. Ordutegia: 8:00 - 14:30

Gaitasun orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: biztanleria ingurumenaren inguruan sentsibilizatu eta heztea, hura kontserbatu eta hobetzen lagunduko duten jarrerak sustatuz, ingurumenarekin lotutako balioen eta arazoen berri emanez, erabaki zuzenak hartzeko gaituz, eta ezagutzeko eta erabiltzeko jarduerak diseinatuz, iraunkortasun-printzipioetan oinarrituta; eta ingurumen-kudeaketako ekintzak gauzatzea, araudia aplikatuta ingurunea kontrolatu eta babesteko.

Lehen urtean

Moduluak Orduak / asteko
Ingurumenaren egitura eta dinamika 3
Ingurune naturala 6
Ingurumen-kudeaketa 9
Metodo eta produktu kartografikoak 3
Ingurunean moldatzea 2
Gizarte-trebetasunak 4
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtean

Moduluak Orduak / asteko
Giza jarduerak eta ingurumen-arazoak 6
Ingurumen-hezkuntzako teknikak 4
Ingurumen-hezkuntzako programak 11
Erabilera publikoko jarduerak 4
Ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko proiektua 50 (urtean guztira)
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Lantokiko prestakuntza 360 (urtean guztira)

Lan munduan okupazio nagusiak

  • Ingurumen-hezitzailea,-informatzailea,-hezkuntzako monitorea,-dokumentalista,-gidaria
  • Ingurumen-jardueren programatzailea
  • Ingurumen-kanpainetako monitorea
  • Natura-ondareko gidari-interpretatzailea
  • Ingurumen-zerbitzuko profesionala
  • Naturaguneak kontrolatzeko teknikaria
  • Naturako monitorea.
  • Ingurumen-agentea edo antzekoa
  • Ingurumen-ekipamenduetako monitorea

Zer ikasiko dut modulu bakoitzean?

INGURUMENAREN EGITURA ETA DINAMIKA

Ekosistemen funtzionamendua eta gure eguneroko bizitzan duten garrantzia ikasiko duzu, ingurumen-kudeaketa eta hezkuntzaren ikuspuntutik horiek kontserbatu eta babesten lagunduko duten jarrerak sustatuz.

NATURA-INGURUNEA

Penintsulako habitat garrantzitsuenak bereizten ikasiko duzu eta halaber habitat horietan bizi diren landare eta animalia-espezieak, beraien lorratz eta arrastoak identifikatuz.

INGURUMEN-KUDEAKETA

Modulu honetan ura, atmosfera, lurrak… zeintzuk diren beraien egoera naturalak, noiz dauden kutsatuta eta hori nola ekidin dezakegun, hondakinak eta beraien kudeaketa… eta abar ikasiko duzu.

METODO ETA PRODUKTU KARTOGRAFIKOAK

Ibilbideak diseinatuko dituzu, proposatutako jarduerak eta jarduera horiei dagokien arautegia aztertuz, halaber, ibilbideak burutzeko behar diren profil topografikoak landuko dituzu. GPS eta gvSIG.

INGURUNEAN MOLDATZEA

Modulu honen helburua, ingurumen hezkuntzaren-jarduerak kanpoan egiteko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak lantzea da. Hiri, landa edota natur ingurunean, taldeen gidaritza modu egokian egiteko, beharrezko diren edukiak, prozedurak eta jarrerak garatzen dira, lehen sorospenak barne.

GIZA JARDUERAK ETA INGURUMEN-PROBLEMATIKA

Ingurune naturalean eragina duten giza jarduera nagusiak sailkatzen ikasiko duzu, ingurumen-inpaktu horien balioespena eginez. Ondorioz, ingurumen arazoei irtenbide jasangarriak proposatzen saiatuko zara.

INGURUMEN-HEZKUNTZAKO TEKNIKAK

Informazioaren baliabide eta euskarriak aukeratzen ikasiko duzu eta baita ere ingurumen zabaltze-lanerako zeure baliabide eta material propioak sortzen, bisitatuko duzuen tokia, taldearen ezaugarriak eta bisitaren helburuak kontuan hartuz. Ingurumen-hezkuntzako teknikak ezagutuko dituzu, teknika hauen aplikazioa eta hainbat baloreen eskuratzea erlazionatuz, betiere baliabide naturalen erabilpen jasangarria sustatuz.

INGURUMEN-HEZKUNTZAKO PROGRAMAK

Ingurumen-hezkuntzako programak, jarduerak diseinatuko dituzu, taldearen ezaugarriak, lortu nahi dituzun helburuak eta jardueraren kokapena eta ingurunea kontuan hartuz.

ERABILERA PUBLIKOKO JARDUERAK

Erabilera publikoko jarduerak diseinatuko dituzu, natura-inguruneko ezaugarriak eta bere erabilera aztertuz. Natura-ingurune bat publikoki erabiltzeko egokitzapen- eta prestaketa-lanak egitean eraikitzeko teknikak eta elementuak kontuan hartuko dituzu, instalazioak izan lezakeen narriadura prozesua eta paisaiak izan dezakeen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin. Natura-ingurunean zaintza lanak diseinatuko dituzu, bisitariak edo sarkinak kontrolatzeko leku aproposenak identifikatuz.

INGURUMEN-HEZKUNTZA ETA KONTROLEKO PROIEKTUA

Orain arte esandako guztia borobiltzeko, bukaeran banakako proiektu bat egingo duzu, kurtsoan zehar ikasitako guztia erakusteko, betiere zikloko irakasleen gidaritzapean.

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus