ES | EU
Gobierno Vasco

Segurtasuna eta ingurumena alorgunea

Segurtasuna eta Ingurumena lanbide familia hiru eremutan bereizten da:

  • Ingurumen kudeaketa
  • Segurtasuna
  • Arriskuen prebentzioa
Bi ikasle DOnostiako nautikoaren eskaileretan ekintza osagarri batean

Ingurumen-heziketa eta kudeaketako jarduerek honako arlo hauekin dute zerikusia: ur eta hondakinen merkatuarekin, atmosferako ingurumenaren babesarekin, nekazaritza ekologikoarekin, energia berriztagarriekin, basozaintza eta industria arloko ingurumenarekin eta halaber alderdi horien guztien inguruko ingurumen-hezkunta programen garapenarekin. Segurtasun-eremuko jarduerek, aldiz, pertsona eta gauzen babesarekin dute erlazioa. Azkenik, Lanbide-familia honetako hirugarren eremua Arriskuen Prebentzioa da: Alde batetik langileentzat, laneko istripuak ekiditzeko eta bestetik lanean sortutako produktu zein zerbitzuen kontsumitzaileentzat, berauen kalitatea ziurtatuz.

Gaur egun Lanbide-familia honek Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrola goi-mailako zikloa dauka A/D ereduetan. Zain gaude familiako beste zikloak arautuko dituzten aginduak noiz argitaratuko diren Lanbide Arriskuen Prebentzioa ziklo berria eskaini ahal izateko.

Familia honetako profesionala, egindako zikloaren arabera gai izango da honako helburu hauek dituen edozein erakundetan bere lana aurrera eramateko: Ingurumenaren eta bere baliabideen kontrola, ingurumen-heziketako programen garapena ( informazioa, komunikazioa, formakuntza, interpretazioa eta ingurumen-partaidetza), natura-ondareko gidari-interpretatzaile jarduerak egitea eta ingurumen-kanpainetako edo -kudeaketako monitorea izatea. Hurrengo arlo hauek ahaztu gabe: Basozaintza eta industria, nekazaritza ekologikoa, energia berriztagarriak eta halaber aipatutako alderdi horietan guztietan Laneko Segurtasun eta Arriskuen Prebentziorako jarduerak eta programak sustatzea.

Zurgintzako youtube kanala  

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus