ES | EU
Gobierno Vasco

Lanbide arriskuen prebentzioa zikloan gaitasun digitalen garapen integratua

  • 2011-12-01 - 2012-06-30 |

EASO Politeknikoa 3 autonomia erkidegotako beste LHko 6 zentrorekin batera parte hartzen ari den Ekimen Ekintzailea proiektuaren markoan, prebentzio departamentua zikloko ikasleen konpetentzia digitalak sustatzeko hobekuntza proiektu bat garatzen ari da.

Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako ziklora iristen diren ikasle askok oinarrizko gaitasun digitalean gabeziak dituztela ikusita, horiek indartzen hasi ginen. Ekimen honek indartze-lan hori era planifikatuan eta integratuan egin nahi du, konpetentzia digitala osatzen duten alderdi guztiak aintzat hartuta.

Horretarako aplikazio eta erreminta zerrenda bat osatu zen, ikasgelako eguneroko jardunean ohiko tresnak bihur dituigunak. Hurrengo urteetan zeintzuk erabiliko diren aurreikustea zaila denez, gaur egun gehien erabiltzen direnen artean egin da hautaketa. Aplikazio zerrenda horrek bere erabilpenaren deskripzioa egingo du: sakontze-maila, noiz eta zein eremutan erabili…

Iadanik proiektua programazioan integratuta dago, bere garapena bermatuz. Helburu hauek lortzeko prestakuntza saioak eskaintzen zaizkie zikloko irakasleei, izan litezkeen gabeziak betetze aldera. Ekimen hau, beste ziklo batzuei ere aplikagarria da

helburuak

Ekimen honen helburu orokorra zera da: Lanbide Arriskuen Prebentzioa heziketa zikloko ikasleen gaitasun digitalean hobekuntza esanguratsu bat lortzea. Horretarako, zikloaren bukaeran ikasleek honako gaitasun hauek izan behar dituzte:

  • Posta elektronikoa erabiliz komunikatzea, testuinguruari dagokion hizkera erabiliz eta CC eta CCO bidaltzea beharrezkoa denean.
  • On line lankidetza tresnak erabiltzea talde-lanak egiterakoan.
  • Twitter kontu profesional bat kudeatzea, lanbideari buruzko informazio esanguratsua sortzen duten beste erabiltzaileen jarraipena egiteko; tweet interesgarriak aukeratu eta beste erabiltzaileekin partekatu.
  • On-line informazio iturriak aukeratu eta berri gehitzaileen bidez monitorizatu.
  • Lanbide eremu horretako edukiekin zerikusia duten tweet-ak argitaratu.
  • Egutegi eta agendak partekatzea.
  • Google+ erabiliz informazioa partekatzea.
  • Gizarte-sareetako ekarpenak komentatu eta aberastu.
  • Beren profil profesionala LinkedIN-en sortzea eta kudeatzea.

Parte-hartzaileak

Prebentzio departamentuko irakasle eta ikasleak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus