ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Bio nodoa

  • 2016-09-01 - 2017-07-30 |

Epea eta koordinatzailea 

Lehen bi helburuetarako epea 16-17 ikasturtea da. Tarte zabalagoa geratuko da hedapenerako eta burutzea erabakitzen denaren arabera geratuko da.

Koordinatzailea Maria Meijide da.

Proiektuaren justifikazioa

Europak egin duen ikerketaren barruan, eta bere alorrean Eusko Jaurlaritzak 2020rako beharrezkoak liratekeen helburu estrategikoak ezartzerakoan, RIS3 ikerketan funtsezko 4 alor zehaztu dira, zeinetan espezializazio inteligentea bilatzen den. LHren kasuan 4. Euskal Planean jasota daude.

Hauetatik guztietatik, “BIO” gaiarekin zerikusia duena, alegia, Biozientziak-Osasuna, da garatzeke dagoena: Hala ere, antzematen da garrantzi handia edukiko duela, izan ere, osasun eta elikadura alderdiengan, gailu mediko berriengan edo pertsonengan zuzeneko eragina duten ingurumen-gaiengan eragina edukiko baitu.

Populazioaren zahartzeak behar sozial eta sanitario berriak ekarriko ditu. Bioteknologiaren eta nanoteknologiaren garapenak tresna berriak ahalbidetuko dizkio zahartzaroari. Aldi berean, berauen erabilpenak edukiko dituen arriskuak, espazio gero eta osasuntsuagoak sortzeak eragingo duen kezka eta abar baloratu beharko dira. Hauek denak, agertoki berrien aukera eskainiko duten alderdiak dira eta aztertu egin beharko dira, gizarteak oro har eta sektoreko enpresek partikularki edukiko dituzten beharrei aurrea hartzeko, profil profesional, teknologia berri eta berauen arteko interrelazioari dagokionean.

Beraz, BIO NODOA epe laburrean LHk behar ditzakeen alderdiak zeintzuk diren zehazteko aginduarekin jaio da. Alderdiok alor honetan formakuntza, espezializazioa, zerbitzuak edo proiektuak eskaini beharko dituzte eta gaur egungo erantzuteko aukerak baloratu. Horretarako, ezinbesteko da ibilbidea hasi duten eragileekin harremanetan jartzea. Hauek Gune Teknologikoak, Unibertsitateak, Bioklusterra eta beste enpresa batzuk dira, nagusiki osasuna eta industria bezalako bi esfera instituzional desberdinen inguruan elkartu direnak.

Lortu nahi diren helburuak

  1. Lehenengo horizonte objektibo gisa, epe motzean, sektoreko eragileekin harremana sortzea planteatzen da, BIO sektorean antzematen diren beharrak zehazteko. 
  2. Beharren lehenespena ezartzea interesdunekin eta epe ertain eta luzera nola erantzun dakiekeen planteatzea, formatu desberdinetan. 
  3. Lehentasunezko edo posibletzat hartu denerako hedapen plana zehaztea.

Partehartzaileak eta kolaboratzaileak

Proiektu honetako partaideak LHko lau ikastetxe dira:

 

  • Easo Politeknikoa, zeinek proiektuaren lidergoa daraman hainbat arlotan orduak esleitu zaizkien bost pertsonekin, ikastetxeko berrikuntza gaiez arduratzen diren bi pertsonez gain. 
  • Don Bosco, pertsona batekin parte hartuz. 
  • Egibide, pertsona batekin parte hartuz. 
  • Zabalburu, irakasle batekin.

 

Amaierako gainbegiratzea Tknikari dagokio, proiektua eskatu duena bera baita. Hainbat kolaboratzailerekin kontatu nahi da. Hauekin, kasu batzuetan lehen harremanak egin dira, zeintzuk erabat gogobetegarriak izan diren eta proiektu honekiko interesa agertu duten:

 

  • SPRI, industriaren sektorea, bere alderdi estrategikoan, Cristina Oyón eta Amaia Martínezekin. 
  • Osakidetza, osasun sektorea, María Agirrerekin. 
  • Bioklusterra. Sektoreko enpresarien elkarte pribatua. 
  • BIOEF, Roberto Bilbao. 
  • Zentro teknologikoak.

 

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus