ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Easo Politeknikoa eraldatzen: ikasketa-agertoki berriak

  • 2014-09-01 - 2019-07-30 |

Epea eta koordinatzailea 

Proiektuaren hedapenaren arabera, epe desberdinak planteatzen dira:

  • 2014-2016: formakuntza espezifikorako plana irakasleentzat. 
  • 2015-2016: lehen esperientzia pilotuaren ezarpena. 
  • 2016-2017: ziklo esperimentalak zabaltzea eta lehen emaitzak ebaluatzea. 
  • 2017-2019: ikastetxe osora zabaltzerakoan difusioa eta egokitzea.

Koordinatzailea Maria Meijide da.

Proiektuaren justifikazioa

“Eginez ikasi” printzipioa jarraiki, erronketan oinarritutako lankidetza-ikasketa eredu bat ezarri nahi da, honako alderdiak sustatuz:

  • Ikasleen beraien paper aktiboagoa beren ikasketa prozesuan. 
  • Moduluartekotasunean oinarritutako heziketa-eredua, dagokion ekoizpen sektorearekin erabat uztarturik, kasu bakoitzean eskatzen den kualifikazioari erantzun egokia eman dieazaion. 
  • Zeharkako konpetentzien garapena, zeintzuk ikasleen profila osatzen baitute, etengabeko eboluzioan dagoen ingurunera egokitzeko gaitasuna ematearekin batera. 
  • Espazioaren balioa berreskuratzea, LHn inpaktu handia duen baliabide metodologiko gisa. 
  • Konpetentzia teknikoen eta zeharkako konpetentzien eboluzioan eta garapenean oinarritutako ebaluazio eredua.

Lortu nahi diren helburuak

Itxaro litezkeen emaitzen atean honakoak azpimarra litezke:

  • Familia profesional bakoitzak berariazkoak dituen zeharkako konpetentzien garapena. 
  • Ziklo profesionalen barruan, modulu-arteko lanaren garapena. 
  • Ikasleen konpetentzia-profila hobetzea, sektorearen eskakizunetara hobeto egoki daitezen. 
  • Hezkuntza-komunitate ororen birkualifikatze teknikorako beharrezkoa den etengabeko ikasketa sustatzea.

Partehartzaileak eta kolaboratzaileak

Une hauetan, Tknikaren gainbegiradarekin, eta zehazki ETHAZI taldearenarekin, honako irakasleak dira parte hartzaileak:

  • Erdi mailako zikloak: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta, Mekanizazioa, Instalazio elektrikoak eta Osasun-larrialdiak.
  • Goi mailako zikloak: Diseinu mekanikoa eta Programazio bidezko produkzioa.

Beste era batera, honako zikloak ere eraldatze-metodologikoetako proposamenetan murgilduta daude: Haur hezkuntza, Ingurumen hezkuntza, Diseinua eta altzari-hornikuntza, Bitxigintza artistikoa edo Kirol-ekintzen sustapena.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus