ES | EU
Gobierno Vasco

Nazioarteko proiektuak

Logo proyecto Erasmus+


Nazioarteko proiektuek garrantzi handia dute EASO Politeknikoko Plan Estrategikoaren barruan. Egitasmo hauen bitartez gure ikasleek LPko praktikak Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan egiteko aukera dute.

1993 urteaz geroztik hainbat europar proiektutan parte hartu dugu, hala nola, PETRA, elkartruke kulturanitzak eta OAPEE (Organismo Autónomo Proyectos Educativos Europeos) erakundearen bidez kudeatzen direnak: Erasmus eta Leonardo da Vinci egitasmoak.

Data horretatik gaur arte 200 ikasle eta irakasle baino gehiago izan dira Europako herrialdetan prestakuntza-egonaldietan parte hartu dutenak.

2014 urtetik aurrera mugikortasun programak Erasmus+ egitasmoaren barruan integratzen dira. EASO Politeknikoak Erasmus Charter for Higher Education 2014-20 (Erasmus+ Gutuna) eta Erasmus+ Fp 2104-2020 Gutuna eskuratu du eta honek mugikortasuneko europar proiektuak kalitate gorenarekin kudeatzeko konpromisoa ematen dio, orain arte Erasmus Charter 2007-13aren pean egin den bezala (Institutuak 2007an eskuratu zuena).

Erasmus Gutun berriarekin gure helburua Europako beste herrialdeetako enpresa eta erakundeekin harremanak eta elkarlana mantentzen segitzea da, esperientzia eta elkartruke honekin gure ikasleak aberastu daitezen, Europako lan merkatuaren eskakizunetara egokitu eta trebetasunak eskuratu ditzaten (EASO Politeknikoa Erasmus Policy Strategy).

captura de pantalla de la carta carta Erasmus+ FP

Proiektuak idazten hasten diren momentuan jakinarazten dira. Diru-laguntzak eskatu eta zabaltze-lana hasten da, partehartzaileen aukeraketa, beken esleipena eta laguntza ematen da mugikortasuna hasi arte, beharrezkoak diren xehetasun praktiko guztiak emanez. Aukeraketa prozesuan tutore, zikloetako irakasle, zuzendaritzako eta Europar Proiektuen koordinazio taldeko kideek parte hartzen dute. Ikasleek aurretiaz jakingo dute zeintzuk izango diren irizpideak, aukeraketa garbia eta objektiboa izan dadin. Ikasleek 12 bat asteko egonaldia egingo dute, Eason ikasitako zikloarekin eta bere curriculumarekin zerikusia duen enpresa batean. Mugikortasuna bukatu ondoren ikasleek LPko modulua balidatu ahal izango dute eta dagokien heziketa zikloko titulua lortu. Esperientzia hauen bitartez zera lortu nahi dugu: komunikatzeko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasunak hobetzea, lanbide-konpetentziak eskuratzen sustatzea, etengabeko ikaskuntzaren beharra indartzea, ekintzailetza, autonomia, beste ingurune batera egokitzea, beste hizkuntza eta kulturak ikastea norberaren heziketaren parte garrantzitsu bezala. Praktiketan lortutako esperientziak lan egoki bat lortzeko aukera handiagoa emateaz gain, lan munduratze errazagoa eta enpresa barruko zereginetan hobeto moldatzeko trebetasunak ere emango dizkie.

Irakasleei zuzendutako proiektuek helburu hauek dituzte besteak beste: Lanbide Heziketa mailan beste herrialde batzuetako enpresekin lankidetza eta kooperazioa sustatzea; ikasgelan irakatsitako teoria enpresetako errealitatera hurbiltzea; hobekuntza eta koolaborazioa sustatzea Europa lehiakorrago eta berritzaileago batean hazkuntza ekonomikoa sustatze aldera.

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus