ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Beti uste izan dugu LHko ikastetxeetan badagoela talentua eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko. Easo Politeknikoan urteetan zehar berrikuntza teknologikoko proiektu asko garatu ditugu. Hauek eragin zuzena eduki dute ikasleengan. Izan ere, gauza ez da zerbait berritzailea egin eta gutxi batzuen ezagutzan soilik geratzea; berrikuntza horrek ikasleengana ere iritsi behar du, horrela bakarrik helduko baita gizartera. Baina, garai batetik hona, irakasteko modua bera dago ezbaian eta, ondorioz, berrikuntza metodologikoa ere bereziki landu behar dugu. Horrela, LHko irakasleak berritzaile izateko dauzkan bi alderdiak asetzen ditugu, teknikoa eta metodologikoa.

Ondorengoak dira aurten Easo Politeknikoa lantzen ari den proiektuak:

2016-09-01 - 2017-07-30| Bio nodoa

2016-09-01 - 2017-06-30| Woodtektura

2015-09-01 - 2017-06-30| Alderantzizko fabrikazioa

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus