ES | EU
Gobierno Vasco

Bizkar arazoen prebentzioaz prestakuntza

  • 2017-01-18 |

Ikasleak jarduera bitartean

Abenduan Osasun Larrialdiak eta Aho eta Hortzetako Higienea zikloko ikasleek bizkar arazoen prebentzioari buruzko ikastaro bat jaso zuten, kiroletako goi-mailako ikasleen eskutik.

Ikastaroan, hainbat ariketa landu zituzten: lunbarrak, korea, besoak, abdominalak... baita pareta pelbikoa lantzeko hipopresiboak ere eta beraientzat berria zen TRXa.

Osasun larrialdietako ikasleak oso gustura geratu dira ikasitakoarekin eta gauza berriak ikasteaz gain beste ziklotako ikasleak ezagutzeko aukera ere izan dute. Leire Belloso ikasleak honakoa dio: “Oso esperientzia ona izan da. Ez nekien ariketak ikasi ditut eta nekizkienak ondo egiten ere.”

Bestetik kiroletako ikasleentzat ere aberasgarria izan da praktika errealak pertsona errealekin egitea eta beraiek ikasitakoa ikastetxeko beste ikasleei erakustea, Uxue Irastorza kiroletako ikasleak dioen bezala: “Esperientzia polita iruditu zaigu, oso gustura sentitu gara eta aberasgarria da guretzako benetako bezeroak eduki izana”.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus