ES | EU
Gobierno Vasco

Larrialdi egoeratan osasun-logistikari buruzko hitzaldia

  • 2013-02-21 |

Aretoaren argazkia hitzaldia bitartean

Otsailaren 14 eta 21ean Erdi-mailako “Osasun-Larrialdiak” zikloko ikasleek zein Hobetuzko “Osasun-logistika larrialdietan” formakuntza unitatea egiten ari direnek gai honi buruzko hitzaldi batean parte hartzeko aukera izan zuten, EASO Politeknikoko Areto Nagusian, Antonio Carabante eta Rafael Huarte adituen eskutik.

Bi profesional hauek Gurutze Gorriko kideak dira eta eskarmentu handia dute munduan zehar gertatutako Giza-larrialdi egoeretan.

Hitzaldi hauetan (egunero lau orduko saioak) larrialdi-egoeretan dauden pertsonen eta laguntzen parte hartzen dutenen errealitatera hurbildu gintuzten.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus