ES | EU
Gobierno Vasco

Minnesotako irakasle bat EASO Politeknikoan

  • 2016-04-08 |

imagen de la presentación en LOIRE Gestamp con los profesores de Minnesota

Minnesotako Saint Paul Collegera mekanikako irakasle batek eginiko bisitaren ostean, martxoaren 6 eta 19 bitartean Minnesotako lanbide heziketako ikastetxeetako 4 irakaslek Euskadiko LHko hainbat ikasetetxeri egin zioten bisita.

Bi aste hauetan zenbait jarduera burutu ahal izan zituztez. EASO Politeknikoaren eskutik Hernaniko LOIRE Gestamp enpresea bisitatu zuten, non beren jarduera ezagutu ahal izan zuten eta, gure ustez, etorkizunerako oparoak izango diren harremanak sortu ere bai. Bigarren astean, irakasleetako bat EASO Politeknikoan egon zen bi egunez. Bertan, gure lana egiteko modua ezagutzeaz gain, klase batzuetan parte hartu zuen, non ikastetxeko ikasleek eginiko galderei adeitasunez erantzun zien.

Esan beharrik ere ez dago aurrekoa kultur-gastronomi jarduera batzuz osatu zela eta hauek beren herrietara ahoz zapore goxoaz itzul zitezen ahalbidetu zutela.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus