ES | EU
Gobierno Vasco

Mekanikako irakasle bat Minnesotako ikastetxe batean bisitan

  • 2015-11-02 |

irakaslearen argazkia eskolaren aurrean

EASO Politeknikoko mekanika departamentuiko Koldo Olaskoaga irakaslea Minnesotako Saint Paul Collegean bisitan izan da azken bi asteetan. Guztira sei izan dira Minnesotako lanbide heziketako lau ikastetxetan egon diren Euskadiko irakasleak.

Bi aste hauetan zehar Minnesotako lanbide heziketako ikastetxeetan nola egiten duten lan eta fabrikazioarekin lotutako ikasketak gertutik ezagutu dituzte. Irakasleekin bildu, klaseetara joan, enpresak bisitatu eta hango bizimoduaz ikasteko aukera izan dute. Orain bueltan, hausnarketarako eta esperientzia honetan ikasitakoari etekina ateratzeko unea da.

Urteberrian, beraiek izango dira gure ikastetxeetara etorriko direnak kolaboraziorako ateak irekiz.

Saint Paul College bi urteko ikasketak eskaintzen dituen Minnesotako hiriburuan dagoen lanbide heziketako ikastetxea da; 10 000 ikasle inguru ditu eta bere eskaintza oso anitza da eta bere izaeraren ikastetxeen arteko rankinentan goreneko postuetan dago.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus