ES | EU
Gobierno Vasco

Fabrikazio mekanikoa

foto del taller de máquinas convencionales

centro de mecanizado de alta velocidad

Makina erremintak gure inguruan duen garrantzia geroz eta handiagoa da. Sektore honekin zerikusia duten enpresek, era zuzenean edo zeharkakoan, presentzia handia izan dute betidanik Gipuzkoan. Hori dela-eta, enpresa horiek gure gizartearen etorkizunean duten garrantzia azpimarratu beharra dago. Koiuntura honen aurrean Eusko Jaurlaritza prestakuntza mailan esfortzu handia egiten ari da sektore honetan eta hori gure departamentuan islatzen da.

Gure alorguneko kideek sektore honetako zein makina-erreminta fabrikatzeko enpresetako langileak prestatzen ditugu eta baita ere makina erreminta horiek beraien produktuak fabrikatzeko erabiltzen dituztenak.

Gure alorgunearen barruan prestakuntza arautuaz gain, langileen formakuntzarako hainbat ikastaro ematen ditugu, Lanbide eta Hobetuz-ekin egindako hitzarmenen bitartez. Halaber profesionaltasun ziurtagiriak ere eskaintzen ditugu.

2014-2015 ikasturtetik ikas-ekinezko erregimeneko LH duala eskaintzen dugu. Modalitate honetan ikasleek irakaskuntza-prozesua ikastetxearen eta gure enpresa koolaboratzaileen artean partekatzen dute, lan-kontratu baten bidez.

Irakaskuntza Arautua hiru ziklotan gauzatzen da:

  • Erdi mailako Mekanizazio Teknikaria zikloa : makinetarako langileak prestatzeko bideratua.
  • Goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa zikloa : Makinetarako langileak prestatzeaz gain produktuen fabrikazioa ere antolatu dezakete.
  • Goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua zikloa: hemen makinak zein fabrikatzen diren piezak diseinatzen dira, beraien planoak eginez.

Orain arte esandakoa kontuan hartuz eta sektoreak duen garrantziaz jabeturik, departamentu honetako kideek makina-erremintaren arloaren garapen egokirako prestakuntza behar duten pertsona guztien esanetara jartzen gara. Honekin espero dugu denon artean sektore honetako enpresetako langileen prestakuntza beharrak asebeteko ditugula.

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero... zuen esanetara gaude.

logo slideshare logo youtube

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus