ES | EU
Gobierno Vasco

Altzarien lehiaketaren oinarriak

Donostiako EASO Politeknikoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxo Departamentuak XIX “DONOSTIA HIRIA" Altzarien Diseinu Lehiaketara dei egiten du, bertan parte hartzeko oinarriak hauek direlarik:

1.- 2016-2017, 2017-208 edota 2018-2019 ikasturtean matrikulatuta egon eta ZURGINTZA edota ALTZARIGINTZAN diharduten ikastetxe ez unibertsitarioetako LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEI zuzendua da sariketa. Parte hartzea bakarkakoa edo taldekoa izar daiteke, gehienez hiru pertsonakoa. Lan bat baino gehiago aurkeztu daiteke.

2.- Deia honako eskualdetara zabaltzen da:

  • Autonomi erkidego guztietako zentroetara.
  • Akitania (Frantzia).

3.- Aurkeztuko den LANA altzari baten DISEINUA izango da eta ezinbestez honako datuez osatu beharko da:

  • Altzariaren perspektiba orokorra.
  • Bista akotatuak.
  • Zehaztapen garrantzitsuak.
  • Materiale zerrenda.
  • Fabrikazio eta muntaketaren oharrak.

Aukeran beste hauek ere bai:

  • Maketa edota prototipoa, interesgarria baita diseinuaren ikuspegi zabal bat osatzeko.
  • Lehen molde posibleen argazkiak.
  • Sostengu informatikoak.
  • Diseinuaren egoeraren perspektiben xafla koloretsuak.

4.- EPAIMAHAIAK kontutan izango du:

  • Diseinuaren buruketa teknikoa eta aurkezpena.
  • Ekodiseinu metodologien erabilera.
  • Diseinuaren baliagarritasunaren eta estetikaren arteko erlazioa.
  • Materiale egokien, burdinduren eta mota guztietako gehigailuen hautaketa eta erabilera.
  • Materiale berrien erabilera, beti ere inguruarekiko errespetua adieraziz eta altzarigintzaren industrian aplikagarriak direnak
  • Teknologia Berrien erabilera Altzarien Diseinuan zein fabrikazioan.
  • Maketa edo prototipoen aurkezpena

5.- Diseinuak aurkezteko epea 2019ko UZTAILAREN BATean bukatuko da Postaz bidaliz gero, zigiluak 2019/07/1 baino lehenagoko data eraman beharko du.

6.- Lanak honako helbidera bidali beharko dira: EASO POLlTEKNIKOA LHII ZURGINTZA, ALTZARIGINTZA eta KORTXO Departamentua Altzarien Diseinu Lehiaketa Aitzol Parkea 2 20011 DONOSTIA (GIPUZKOA)

7.- Lanak sobre batean bidaliko dira, eta bere barrenean beste bi sobre, "A" eta "B".

  • "A" sobrean agiri hauek sartu beharko dira:
      Egileen identifikazio osoa (NANaren fotokopia, porta elektronikoko helbidea eta telefonoa).
    • Diseinuaren izena.
    • Ikastetxearen identifikazio osoa (telefonoa eta kontaktu pertsona)
    • Ikastetxearen agiria, egilea ikasturte hauetan (2016-2017 / 2017-2018 / 2018-2019) altzari-zurgintzarekin zerikusia duen kurtsoren batean ari dela adieraziz.
  • "B" sobrean lana sartuko da, inolako identifikazio daturik gabe.
  • Kanpotik, bi kartazalek DISEINUAREN IZENBURUA eramango dute. “Ekodiseinua” Sari Berezirako lanek ere kanpoan adierazi beharko dute Ez da onartuko arau hauek betetzen ez dituen lanik.

8.- Epaimahaiaren osaketa:

  • Altzarigintzako Enpresen Elkarteak.
  • Aroztegi era ebanisteriako Elkarteak.
  • Prentsa espezialdua.
  • Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Lanbide Heziketako Ikastetxeak.
  • Diseinugile profesionalak.
  • Ikasleen Guraso Elkarteak.

9.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Sariren bat hutsik gera liteke.

10.- Sari banaketa, Donostian izango da eta helbide honetan argitaratuko da: web orrialdean: www.easo.eus, baita ere prentsan, aldizkari teknikoetan eta beste zenbait komunikabidetan.

11.- SARIAK honako hauek dira:

Lehen Saria 1500 € + ordenagailu eramangarri bat eta Donostia Hiria garaikurra
Bigarren Saria 800 € + ordenagailu eramangarri bat 
Hirugarren Saria 400 € + tablet bat 
Sari berezia “Ekodiseinua” 1000 € + ordenagailu eramangarri bat. Ingurugiroaren faktorea kontuan hartzen duen diseinuari hoberenari.
Sari berezia “ProfeMadera”  Tableta, marrazki teknikoaren ikuspegitik hoberen egindako diseinuari

12.- Sariak banatu ondoren, saritutako eta aukeratutako lanen erakusketa egingo da. Halaber lehiaketaren helburua, diseinu irabazleak Valencia-n egingo den FIMMA & MADERALlA erakustazokan jartzea da.

13.- Erakusketa bukatu ondoren, lan guztiak, maketak zein prototipoak, beren egileei bueltatuko zaizkie.

14.- EGILE ESKUBIDEAK.- lkasle lehiakideek euren diseinua babestu ahal izango dute patenteak erregistratuz. Aurkeztutako diseinuen jabetza egileena da. Lehiaketaren antolatzaileek zabalkundea emateko bakarrik erabili ahal izango dituzte.

15.- Sariketa honetan parte hartzeak bere oinarriak onartzea ekartzen du derrigorrez.

Ikastetxeentzako sariak

19. edizio honetan, saria lortu duten ikasleen ikastetxeetako Zurgintza eta Altzarigintza mintegiek ere sari bat jasoko dute.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus