ES | EU
Gobierno Vasco

Laneko arriskuen prebentzioa

Una alumna practica con una carretilla elevadora

Laneratzea: ehuneko ehun

Lanbide arriskuen prebentzioko goi maila ikasten duten ikasleen laneratzea ehuneko ehunekoa da ikasketak bukatu eta sei hilabetetara. Laneko arriskuak eta hauen ondorio katastrofikoak prebenitzeko ardura hartuko duten profesional espezializatuen (Lanbide Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariak) gero eta eskari handiagoa dago.

Gipuzkoan ikastetxe bakarra

EASO Politeknikoa Gipuskoako ikastetxe bakarra da Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi mailako heziketa zikloa eskaintzen duena.

Eskaitza Dualean

Azpimarratzekoa da, ikastetxeko eta enpresako prestakuntza bateratuz, Lanbide Arriskuen Prebentzioko Lanbide Heziketa Dualaren hautua egiten duten ikasleen laneratzea ia ehuneko ehunekoa dela. Une honetan, lanbide arriskuen prebentzioko prestakuntza DUALa eskatzen ari diren enpresa-oldea aukera ezin hobea da garapen profesionalerako.

Praktikak enpresan

Bestalde, prebentzio zikloko derrigorrezko praktikak nabarmendu behar ditugu. Hauek sektoreko enpresetan egiten dira 3 hilabeteko egonaldian (380 ordu). Xede nagusia ikasleak enpresaren eguneroko funtzionamendua ikustea da eta tutorearen ikuskaritzapean tituluan ezarrita dauden ezagutzak, trebetasunak eta abileziak eskuratzea. Honek ikastetxearen eta enpresaren artean hurbiltasun handiagoa sustatzeko aukera ematen du edukien eta laneratzearen arloan.

Praktikak Europar Batasunean

Praktikak beste Europar Batasuneko herrietan egiteko aukera ere ematen du, Erasmus+ programaren barruan.

Lan-Poltsa

Gure ikasleei eta sektoreko enpresei zerbitzu hobea emateko helburuaz, lanbide arriskuen prebentzioko departamentuak lan poltsa bizkorra, jariakorra eta pertsonalizatua dauka. Hori dela eta, enpresekin solaskide zuzenak bilakatzen gaitu lan eskaintzen kudeaketan.

Prebentzioko departamentuak bere ikasleei lan mundura egokitzeko aukera emango dien prestakuntzaren aldeko apustua egiten du. Eta hori da eguneroko lanean, enpresen benetako arazoak geletara eramanez, azken hezkuntza-metodologiak txertatu izanaren arrazoia.

 

icono flickr
logo slideshare

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus