ES | EU
Gobierno Vasco

Instalazio eta baliabideak

Aho eta hortzen higienea

Gela kliniko bat daukagu aho-hortzetako lau kabinetekin (osorik hornituak), eta aho barruko eta aho kanpoko erradiologia aparailuak dituen gela bat (ortopantomografoa), biak digitalak. Halaber, klase teorikoak emateko hainbat ikasgela ditugu, horietako bat arbel digitalaz hornitua.

Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa

Gure laborategian giza ehunak prozesatu, aztertu eta diagnostikoa egiteko hainbat aparatu dauzkagu. Horien artean parafina dispentsadorea, inklusio estazioa, mikrotomoak, mikroskopioak, termozikladorea, elektroforesia etab. dauzkagu.

Equipamiento del ciclo de anatomía patológica y citodiagnóstico

Osasun-larrialdiak

Berariazko ikasgela bat daukagu telelarrialdiak irakasgaia emateko beharrezkoa den material guztiarekin: telefonoak eta ordenagailuak, software berezi batekin hornituak; praktiketako tailer bat, hemen bi anbulantzia simuladore ditugu (beharrezko material guztiarekin) eta klase teorikoak emateko ikasgelak. Honetaz aparte Institutuko parkinean benetako anbulantzia bat daukagu.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus