ES | EU
Gobierno Vasco

Osasungintza alorgunea

hortzetako higieneko praktikak egiteko gela non lau aulkiak eta instrumentazioa ikusten den
ikasle talde bat zauritutako bat kotxe batetik ateratzen ikasten
Ikasleak laborategian lanean

Gure ibilbidea 2002. urtean hasi zen, Aho eta Hortzen Higienea Zikloko lehenengo ikasle promozioarekin eta 2008an EASO Politeknikoan behin betiko finkatu ginen.

Gure hezkuntza eskaintza 4 ziklotan banatzen da: Osasun-Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak erdi mailako zikloak eta Aho eta Hortzen Higienea eta Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia goi mailako zikloak.

Aho eta Hortzen Higienea arloan gure helburua Gipuzkoako Aho eta Hortzen Higieneko sektoreko sare profesionalean sartzea izan zen, berariazko profesionalak sortzeko. Gaur egun sektore honetarako enpleguaren eskari eta eskaintzan erreferente bat izatea lortu dugu.

Osasun-larrialdien arloan berariazko titulaziorik ez zuten sektoreko langileak tituluak lortzeko bidean jartzea izan zen gure helburua eta baita ere sektoreko premiak asetuko dituzten titulatu berriak sortzea. Gaur egun probintzian Osasun-Larrialdiak zikloa eskaintzen duen zentro bakarra gara.

Erizaintzako Zaintza Osagarriak zikloak laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntza zentroetan erizaintza-taldeko kide gisa lan egiteko teknikoak prestatzen ditu.

Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia zikloak ospitale, anatomia forense eta ikerkuntza eremuan lan egiteko teknikoak prestatzea du helburu.

 

icono flickr youtube logo slideshare

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus