ES | EU
Gobierno Vasco

Laneko Prestakuntza eta Orientabidea

LPO departamentuan lanbide familia guztietako heziketa ziklo guztientzat komunak diren bi zeharkako ikasgai ematen dira: LPO modulua (Laneko prestakuntza eta orientabidea) eta EES (Enpresa eta ekimen sortzailea). Hauek lan-inguruneari buruzko ikuspegi integrala jasotzeko aukera ematen diete ikasleei, enpresariaren eta besteren konturako langilearen ikuspuntutik.

Estratosfera zer den grafikoki erakusten duen kartela

Metodologia azkarrak

ESTRATOSFERA proiektuak LPO eta EES zeharkako bi moduluak barne hartzen ditu, ikasleek sortu duten enpresa kudeatzeko beharrezkoak diren tresnak eduki ditzaten.

ESTRATOSFERA proiektua elkarlanerako tresnak (ETHAZI) erabiliz burutzen da, zeintzuk lanbide familia desberdinek diseinatuak baitira.

LPO departamentuak sarbide irekia duen webgunea dauka eta bertatik gure material guztira irits daiteke:

Ikaslab izena duen kartela

IkasLaB 3D inprimaketa

IkasLaB proiektuaren babesean, LPO departamentuak gela hau kudeatzen du, Easo Politeknikoko ikasle guztiek 3D inprimaketa teknologiarekin praktikatzeko eta esperimentatzeko aukera izan dezatela bermatzeko eta ondoren beste proiektuen garapenean erabil ahal izan dezaten.

Lan-poltsaren kudeaketa

LPO departamentuak lan-poltsa kudeatzen du, zeinek heziketa zikloa bukatu ondorengo kontratazioak ahalbidetzen dituen (+ Info).

Arduraduna: Nagore Agirrebaraikoa (lanpoltsa@easo.eus - 688602578)

Urrats bat

LHko ikasleei beren enpresa sortzeko prozesuan laguntzera bideratutako programa(+ Info).

Arduraduna: Imanol Martinez (urratsbat@easo.eus)

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus