ES | EU
Gobierno Vasco

Gorputz eta kirol ekintzak

Gorputz eta kirol ekintzen departamentuak bi heziketa ziklo eskeintzen ditu:

Erdi mailakoa: Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzak

Hiru modulu dira formakuntzaren muina osatzen dutenak: batetik, natur ingurunean segurtasuna, desplazamendua eta egonaldia; bestetik, taldeak zaldiz eramatea; eta azkenik, taldeak bizikletaz eramatea. Heziketa ziklo hau pertsonekiko hartuemana gustoko duten pertsonei zuzendua dago; enfasia jarriaz natur ingurunean ematen diren interakzioetan.

Goi mailakoa: Gorputz- eta Kirol-Ekintzen Sustapena

Kirolak departamentua, azken urteetan bizitako esperientziari esker, gaur egun gorputz eta kirol ekintzen esparruan puri purian dauden joeretara egokitzen da; esate baterako, pilates, acuafitness, zumba, spinning, fitness, ea. Horretaz gain, zeharkako izaera emanez, desgaitasuna duten pertsonak kirol munduan sartzea eta gai horrekiko sentsibilizazioa sustatuko duen plan pilotu bat garatzen ari da. Heziketa ziklo honetan ikasleek ikasten dute osasunaren hobekuntza dakarten kirol jarduerak programatzen, sustatu eta irakasten eta ebaluatzen.

logo slideshare logo youtube

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus