ES | EU
Gobierno Vasco

Elektrizitateko ikasleak, Aiako energia berriztagarrien parkera eta Arritxuloko instalazio hidraulikora bisita

  • 2017-05-25 |

ikasleen argazkia instalazio fotovoltaikoren ondoan

Instalazio Elektriko eta Automatikoko ikasleek Aiako energia berriztagarrien parkea eta Oiartzungo Aritxuloko instalazio hidraulikoa bisitatu zituzten joan den maiatzaren 16an.

Lehendabizi, Aiako Iturraran parkeko instalazio eoliko, fotovoltaiko eta geotermiko guneak bisitatu zituzuten. Ondoren, lortzen den energia kudeatzeko instalazioak ikusi eta arduradunaren adierazpenak jaso zituzten.

Energia mekanikoa, energia elektrikora eraldatzeko beste sistemak ikusteko asmoz, autobusa hartu eta Oiartzungo Arritxulo aterperko instalazio elektrikoa bisitatu zuten. Bertan, turbina hidraulikoaz baliatuz energia elektrikoa sortzeko instalazioaren egitura ikusi zuten. Halaber, ur gutxi dagoenean energia osagarri gisara erabiltzen den instalazio fotovoltaikoaren bisitarekin bukatu zuten eguneko ekitaldia.

Egindako bisita ez zen posible izango, instalazioak antolatu eta muntatu zituen Ekain taldea enpresako teknikoaren gidaritzarik gabe. Lerro hauetatik, gure eskerrik onena luzatu nahi genioke.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus