ES | EU
Gobierno Vasco

Instalazio Elektriko eta Automatikoko ikasleak, Donostiako Tabakalerara bisita

  • 2017-03-09 |

ikasle eta irakale taldearen argazkia Tabakaleran

EASO Politeknikoko Instalazio Elektriko eta Automatikoko bigarren mailako ikasleek Donostiako Tabakalera kultura garaikidearen gunea bisitatu zuten joan zen otsailaren 23an.

Harrera egin eta gero, egoitzaren espazioak bisitatu eta ikasleek, Tabakaleraren antolamendua eta bertan egiten diren ekintzen berri izan zuten. Ondoren, instalazio elektriko berriak eta energia kudeaketari buruzko xehetasunak entzun zituzten eta instalazio horien bisita egin zuten. Koadro elektrikoak, domotika eta energi elektrikoaren kudeaketarako instalazioak, bertatik ikusteko aukera eta ekipoen erabilerari buruzko hainbat adierazpenak jaso zuten arreta handiz.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus