ES | EU
Gobierno Vasco

Hegoafrikako hezkuntza ordezkari baten bisita EASO Politeknikoan

  • 2016-01-11 |

Aitor Acedo ikaslea Hego Afrikako hezkuntza eta SMC-ko ordezkariekin

EASO Politeknikoko elektrizitate departamentuak Hegoafrika Errepublikako lanbide heziketako ordezkari bat eta SMC enpresako bi ordezkariren bisita izan du.

Abenduaren 17an, Donostiako EASO Politeknikoko elektrizitate departamentuak Hegoafrikako hezkuntza eta lanbide heziketako arduradun baten bisita izan du. Bisitaren arrazoia, ikasketa zentruan martxan dagoen SMC HAS200 zelula malguaren erabilera eta erabilgarritasuna ezagutzea izan da. Hau dela eta, SMC enpresako Hegoafrikako ordezkari bat eta Espainiar estatuko beste ordezkari bat ere izan dira berarekin batera.

Izan ere, Europa mailan modu eraginkorrean martxan dagoen mota horretako zelula bakarrenetakoa da EASO Politeknikoan dagoena. Ondorioz, eta Hego Afrikako zenbait zentrutan ezartzeko asmoarekin, EASOko esperientzia nolakoa den ezagutu nahi izan dute bertatik bertara.

Harrera eta erakusketa bisitaldian Xabier Iriarte, Bittor Aizpuru eta Lander Egia irakasleek eta Aitor Acedo ikasleak parte hartu zuten besteak beste.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus