ES | EU
Gobierno Vasco

Robotei aplikatutako ikusmen artifizialari buruzko jardunaldia EASOn

  • 2015-04-28 |

logo de la jornada

Robotika industrialeko espezializazio arloan erreferentzia zentroa garen aldetik, gure helburuetako bat ABBrekin lankidetza iraunkorrean gauzatzen da, hau da, robotika industrialaren munduan urtero sortzen diren berrikuntzak aldiro jardunaldi batzuen bidez ezagutaraztea.

Ildo honetan, jarduera hauek egitea erraztuko duen lankidetza-hitzarmen bat sinatuko da eta aldi berean robotei aplikatutako ikusmen artifizialari buruzko lehenengo jardunaldia ospatuko da, 2015eko maiatzaren 15ean.

Jardunaldi honetako helburua, ikuspen artifizialeko Integrated Vision aplikazioa erabiliz, ABB robotekin lan egiteko dauden aukerak ezagutaraztea da, baita ere, kit baten bitartez, aplikazio hori IRB 120 robotaren kontrolatzaile zaharretan egokitzeko dauden aukerak aztertzea.

Azkenik EASO Politeknikoko ikusmen artifizialeko sistemaren demo praktiko bat gauzatuko da ikastetxeko instalazioetan.

Jardunaldi honen ostean ikusmen artifizialeko proiektu honetan garatu diren ezagupenak transmititzeko ikastaro praktiko bat egitea aurreikusten da; ikastaro honen xehetasunak aurrerago zehaztuko dira.

Programaren deskarga.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus