ES | EU
Gobierno Vasco

Balance positivo en la FCT del ciclo medio de electricidad

  • 2014-06-23 |

Osakidetzarekin sinatutako hitzarmenari esker, gure bi ikaslek praktikak Donostia Ospitalean egin ahal izan dituzte, beraien prestakuntza osatzeko toki ezin hobea; ikasle hauek kalifikazio altua lortu dute beren praktiketan eta lerro hauetatik bi erakunde hauei gure esker ona adierazi nahi diegu gurekin izan duten arreta eta lankidetzagatik.

Halaber, eta Elektrizitateko alorguneak Ostalaritza Elkartearekin orain dela 3 urte sinatu zuten hitzarmenaren ondoren, aurten gure ikasleek mantenimenduko praktikak burutu ahal izan dituzte gure hiriko hainbat establezimendu ezagunetan, hala nola: Maria Cristina Hotela, Orly Tryp Hotela, NH Aranzazu Hotela, Amara Plaza Hotela, Codina Hotela eta abar. Gure ikasleek oso kalifikazio altua lortu dute eta horietako bi kontratatu dituzte, enpresako plantillan integratuz.

Beste aldetik, ez ditugu lankidetza hauek ahaztu nahi: Electroson, Martin Enai, Leroy Merlin, Argigune, Elektra, Alcampo, Ascensores Muguerza, Adiskideak, Doxon eta abar luze bat, praktika horiek burutzeko beraien lankidetza eskaini digutelako.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus