ES | EU
Gobierno Vasco

Historia

Elektrizitateko espezialidadea 1929. urtean ematen hasi zen, lehengo Oinarrizko Laneko Eskolan, gaur eguneko Posta eraikinean kokatua. 1956. urtean eskola gaur egun dagoen eraikinera aldatu zen.

   

Elektrizitateko Tailerra, Oinarrizko Laneko Eskolan. 1940. urtea

 

Garai honetan elektrizitateko oinarrizko ikasketak bi mailatan banatu ziren, industri maisutza eta ofizialtza. Maisutzako ikasketak bi urtekoak izaten ziren eta ofizialtzakoak hirukoak. Ikasketa hauek , oro har, linea eta instalazio elektrikoak muntatzen ikastera zuzenduak zeuden.

   

Oinarrizko Laneko Eskolako jangela eta elektrizitate tailerreko sarbidea. 1940. urtea.


80. hamarkadan ikasketa hauek Lanbide Heziketako ikasketak bihurtu ziren, maila desberdinetakoak (LH1 eta LH2). Joan zen mendearen bukaeran Elektrizitateko ikasketa eskaintza berariazko Heziketa Moduluen bitartez bideratzen da. Ematen ziren moduluak honako hauek ziren: Oinarrizko mailako instalatzailea eta elektrizitate mantenimendua II. modulua eta Sistema Automatiko Programagarrien goi mailako III. modulua.

Azken hamarkada hartan, modulu esperimental haiek erdi eta goi mailako heziketa zikloak bihurtu ziren. Gure ikastetxean, gaur egun honako ziklo hauek ematen dira: erdi mailan, Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak, eta goi mailan, Automatizazioa eta Robotika Industriala.

Garai honetan zehar Donostialdeko eta gertuko herritako hainbat gaztek ikasi dute lanbidea gure eskolan. Gure ikasleek Donostialdeko industri jardueren profesionalen beharra asetu dute eta bertan eta inguruko herrietan eman den zabalkunde inmobiliariotik sortutako jarduerei eta beharrei erantzun diete.

Gure departamentuak sektoreko hainbat enpresa garrantzitsurekin harremanak eta lankidetza hitzarmenak ditu eta hasiera-hasieratik Tknika zentroan teknologi berrikuntzako hainbat proiektutan partaide izan da. Aipagarria da, besteak beste, honako proiektu hauetan izandako partaidetza: produkzioaren kudeaketa integrala, erregulazio industriala, telemantentzea eta telekudeaketa, eta, robotika eta ikusmen artifiziala. Gaur egun Tknika zentroan: Vetibac, Ideatk eta Nodo Bio proiektuetan ari gara lanean.

Gure irakasleak lanbide konpetentziako ebaluazioan eta aholkularitzan erreferente dira eta espezialitatearekin zerikusia duten proiektu berrien diseinuan gogotsu parte hartzen dute.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus