ES | EU
Gobierno Vasco

Elektrizitate eta elektronikako departamentua

Dos alumnos trabajando con lor robots

imagen durante práctica

Gure hezkuntza eskaintza elektrizitate-elektronika lanbide-arloko espezializazio eremuan kokatzen da.

Goi-mailako zikloan automatizazio industrial, erregulazio eta kontrol automatiko, robotika, elektronika eta komunikazio industrialeko sareekin zerikusia duten gaiak lantzen dira.

Erdi-mailakoan, aldiz, etxebizitza eta eraikinetako instalazio elektrikoekin zerikusia dutenak ikasten dira. Gure ikasleak honako gai hauetan trebatzen dira: argiztapenean, telekomunikazioan, segurtasunean, domotikan eta industriako edo enpresa txikiko sistema automatizatutan.

Goi mailako eta erdi mailako zikloak euskaraz eta gazteleraz ematen ditugu.

Halaber, nabarmendu behar da lantokiko prestakuntza sustatzen ari garela gure ikasleak beste hizkuntzetan ere trebatu daitezen. Badira urte batzuk gure ikasleek Europako hainbat herrialdetan praktikak egiteko aukera dutela, Erasmus+ programaren bidez.

Era berean, heziketa dualean ikasteko aukera ere badago: sistema honetan ikastetxean jasotako prestakuntza enpresan egiten duten lan-jarduerarekin osatzen dute.

Erdi mailako zikloan tentsio baxuko instalatzaile baimena lortzeko kualifikazio akademikoa eskura dezakete ikasleek (Instalatzaile karneta).

Ikastetxeak lan-poltsa bat kudeatzen du, heziketa zikloa bukatu ondoren ikasleen kontratazioak ahalbidetzeko.

logo slideshare youtube

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus