ES | EU
Gobierno Vasco

Kudeaketa politika

Easo Politeknikoa LHII-ko zuzendaritzak, erakundeko beste kideekin batera, bere gain hartzen du bere interes-guneei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko erantzukizuna, euren eskakizunak eta itxaropenak asebetez era eraginkor, jasangarrian, betiere ingurumenari zor zaion errespetua aintzat harturik eta pertsonen segurtasuna zainduz. Horretarako, uste dugu ezinbestekoa dela kudeaketa-sistema bateratuko eremu guztietan informazioa, komunikazioa, prestakuntza, partehartzea eta kontsulta bezalako baloreak sustatzea, erakundea osatzen duten kide guztien artean eta baita ere bere izenean jarduerak burutzen dituzten pertsonen artean.

Honegatik guztiagatik, etengabe saiatzen ari gara helburu hauek betetzen:

  • Ikastetxeko interes-gune ezberdinen beharrak eta itxaropenak asebete, talde-lanean eta nabaritasunaren kulturan oinarritutako lan-metodologiak bultzatuz.
  • Kudeaketa-sistemaren eragingortasuna eta bere eremuko aplikazioa etengabe hobetu.
  • Gure jarduerari aplikatu dakizkiokeen legezko betekizunak bete eta era berean gure egin ditugun betekizunak.
  • Langileen segurtasunerako eta osasunerako, ikastetxean bertan edo bere izenean egiten diren jardueretatik eratortzen den kutsadura eta kalteak aurreikusi.
  • Ikastetxeko helburuak ezarri, beharrezkoa denean berraztertu, jakitera eman eta betetzen direla bermatu, betiere Gestio-Politika hau erreferentzia hartuta.
Politikak modu grafikoan adieraziak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus