ES | EU
Gobierno Vasco

Ingurumena

Logo ISO 14001

EASO Politeknikoak urteak daramatza garapen iraunkorraren alde lana egiten. Donostiako ESKOLAKO AGENDA 21ean lanean diharduen zentro aintzindaria da eta 2 ziurtagiri lortu ditu: ISO 14001 Ingurugiroa Kudeaketako Ziurtagiria eta Eskola Jasangarria Ziurtagiria.

 Logo Eskola jasangarria

 

Gure konpromisoa hauxe da: Ingurumenarekiko errespetuan prestatutako profesionalak sortzea eta gure zentroak ingurumenean duen eragina gutxitzea.

Horretarako hainbat jarduera egiten ditugu:

  • Gure baliabideen kontsumoa kontrolatu: papera, ura, argia, berokuntzaren…erabilera kontrolatu
  • Hondakinak ongi kudeatu: gaika gorde eta biltegiratu eta gai bakoitzak kudeatzaile arduradun bat izatea.
  • Ingurumenarekin zerikusia duten gaiak Heziketa Zikloetako curriculum-ean sartu, jardunbide egokiak dituzten profesionalak prestatze aldera.
  • Ingurumenarekiko prestakuntza eta sensibilizazio jarduerak egitea: Irteerak, inkestak, erakusketak, bitrinak….eta abar.

Jarduera hauek guztiak Ingurumen Planean daude jasota; bertan urtean lortu nahi diren helburuak adierazten dira, zentroaren hobekuntza iraunkorra lortze aldera.

Garbi dago hasi dugun bide honek ez duela atzerabueltarik: gure planetak eta datozen belaunaldiek gure beharra dute. Guk zure beharra daukagu.

Berriak

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | Fax: 943470022 | idazkaria@easo.eus