ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

EASO Politeknikoa eFOL 2018 topaketan

2018-11-05

Una de las ponentes en el escenario

Urriaren 25, 26 eta 27an, Lan-prestakuntza eta -orientabidea (LPO) mintegiko irakasleek, gainerako autonomia erkidegoetako irakaslekin batera, “eFOL 2018” topaketako komunikazio eta prestakuntza tailerretan parte hartu zuten.

Bertan Estratosfera plataforma esperientzia berritzaileen artean aipatu da. Plataforma hau Easo Polteknikoko LPO mintegiko irakasleek sortutako eta garatutako proiektua da, LPO eta EES (Enpresa eta Ekintzaletasuna) moduluak bateratzen eta lotzen dituena.

Anatomía Patológica en CIC biomaGUNE

2018-10-31

El grupo frente a las instalaciones del CIC biomaGUNE

Urriaren 26an Anatomia Patologikoa zikloko ikasleak CIC biomaGUNE-ra joan ziren Donostia Sustapenaren eskutik.

Bertan, erradiokimikako laborategia eta Irudi Molekularrak lortzeko ekipamenduak, Bionanoplasmonics laborategia eta erresonantzia magnetikoaren bidezko irudietarako laborategia ezagutzeko aukera izan zuten.

Zurgintza eta altzarigintza Irudikatu Retail jardunaldian

2018-10-30

Imagen de uno de los participantes en el escenario

Zurgintza eta altzarigintza arloko ikasleak Habic klusterrak antolatu duen merkataritza-guneen etorkizunari buruzko Irudikatu Retail jardunaldian izan dira.

Bertan gaur egungo espazioen eta euren etorkizunaren azterketa egin zen. Alderdirik adierazgarrienetako bat “bezeroarentzako esperientzia” deituriko kontzeptu berria izan zen; erosleak erakusten den produktua modu berritzailean eta txundigarrian antzeman dezan datza.

Bitxigintza artistikoaren bidaia Veneziara

2018-10-29

Ikasleen argazkia erakusketa egoitzaren aurrean

Joan den irailean bitxigintza artistikoaren arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako zikloko ikasleek Venezian izan ziren ikas bidaian. Bertan, VicenzaOro azokan, bitxigintzari buruzko Europako erakusketarik handiena, goi mailako bitxigintza italiarraren sektoreko azken joerak ezagutu eta baloratu ahal izan zituzten.

Bidaiak iraun zuen hiru egunek HOMOFABER erakusketarekin kointziditu zuten https://www.homofaberevent.com/. Ekitaldi hau Michelangelo Fundazioak antolatzen du, europar eskulangintzarik hoberena erakusteko asmoz. Han, Cartier eta Van Cleef & Arpels bezalako lantegiek gliptikaren eta ezartze ikusezinaren moduko teknika zahar bezain garaikideak erakutsi zituzten.

Bidaia eder honi amaiera bikaina emateko: Laberintho bitxigintza lantegian praktikak egiteko aukera. Tailer hau da Veneziako uhartean oroigarrien dendei aurre eginez bizirauten duen bitxigile artisau azkenekoetako bat. 

Prebentzioko ikasleak zurgintzako ikasleak prestatzen

2018-10-26

Un alumno y una alumna de prevención trabajando con el alumnado de carpintería

Urriaren 2an eta 3an EASO Politeknikoko goi mailako Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek zurgintzako ziklo ezberdinetan formazio saioak eman zituzten.

Horrela, prebentzioa zikloko ikasleak formazioa ematen trebatzen diren bitartean, zurgintzako ikasleek tailerrean izango dituzte arrisku ezberdinak, osasunarentzat arriskuak nahiz istripuak, seinaleak eta jokabide arduratsuak hobeto barneratu dituzte, FOL ikasgaiko edukiak gehiago indartuz.

Erronka hau, lan arriskuen zikloa, zurgintza zikloen, eta FOL departamentuaren elkar lanarekin eraman da aurrera

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus