ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Aterki hondatuentzako bigarren bizitza

2018-11-15

kanpainaren kartela

Diseinua eta Altzari-hornikuntza goi mailako zikloko ikasleek topaketa bat eduki dute Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrola ziklokoekin baztertutako aterkien bilketaren bidez proiektu solidario bat garatzeko. Nahi dena da, alde batetik, erabilera berriak sortzea aterki hauen atal bakoitzari eta, bestetik, institutuko gainerako kideak ohikoan botatzen ditugun gauzek bigarren bizitza bat eduki dezaketela kontzientziatzea.

Proiektuaren sustatzaileak, Maria Nieves Yarza Segurola, Hirikilabs-en Tabakaleren barruan garatzen ari diren ideiei buruzko hitzaldia eskaini digu.

Egitasmo hau Donostia hiri osora zabaldu nahi da, kontzientziazio kanpaina batez lagunduta.

Hau bai erronka! Osasun Larrialdiak Behobia-SSn

2018-11-16

Alumnos en acción atendiendo a un corredor
Igandean, azaroak 11, Behobia-SS ospatu zen eta bertan egon ziren Osasun Larrialdietako ikasleak laguntzen. Bigarren mailako ikasleak Gurutze Gorriarekin eta DYArekin elkarlanean ibili ziren korrikalariak artatzen. Benetako egoerak bizitzea, hori bai esperientzia paregabea!

B/SS 54... Hor egon gara!

2018-11-14

Foto de cuantro de los alumnos ya alumnas el la salida
Berriz ere lortu dugu. Kirol-ziklokoek gure bertsiorik hoberena eskaini dugu Behobia San Sebastianeko antolakuntza ahal den onena izateko. Lana egiteko oso eguraldi ona atera zen, korri egiteko zerbait epeltxo, agian . Hurrengo urte arte!

Amerikako hizkuntza aniztasuna Easo Politeknikoan

2018-11-13

Alumnos y alumnas de lcentro con los participantes en la charla

Ingurumen hezkuntza eta kontroleko bigarren mailako ikasle talde batek gobernuz kanpoko Garabide erakundearen laguntzarekin eta hauekin etorritako Ameriketako bi indigenekin Eason hitzaldia burutu zuten.

Hitzaldi honen helburu nagusia eskolako ikasle eta irakasleen artean hizkuntza eta kultura gutxituen egoeraren inguruko kontzientzia handitzea izan zen.

Brasilgo Amazonian bizi den Hunî Kuî nazio indigenako Tui-k eta Kolonbiako mendialdeko Nasa herri indigenako Cristinak beraien esperientzia kontatu ziguten. Areto nagusira bildu ziren 120 pertsonak hizkuntza eta kultura errealitate desberdinak zuzenean ezagutzeko aukera bikaina izan zuten.

54. B/SS lasterketaren antolakuntza prestatzen

2018-11-08

foto de la reunión de coordinacióm
Kirol-zikloetako 32 ikasleek parte hartuko dute igande honetan 54. Behobia SnSn lasterketako antolaketan. Lasterketaren koordinadorea den Iñigo Etxeberriak ardurak banatu dizkigu bileran: batzuk irteeran eta besteak, berriz, helmugan. Irakasle eta ikasle korrikalari batzuk ere baditugu aurten ere. Ea eguraldiak laguntzen digun.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus