ES | EU
Gobierno Vasco

Twitter Aurkezpenak SlideShare-n linkedIN  Irudiak Flickr-en RSS icon Youtube kanala

Twitter

EASO Politeknikoko ikasle bat txapelduna Eusko Skills-en

2012-05-15

sari banaketaren argazkiaMaiatzaren 10etik 12ra, Irungo FICOBAn, Euskoskills lehiaketa ospatu da eta EASO Politeknikoko ikasle den Bernat Ticó txapelduna izan da zurgintza modalitatean.

GKEak eta boluntariotza EASO Politeknikoan

2012-05-08

Foto de las dos ponentesPasa den ostiralean, maiatzak 4, Kolore Guztiak eta Intered erakundeek, Aldatz Tames eta Ainhize Zabalaren bitartez hurrenez hurren, boluntariadoaren kontzeptuaz hitz egin zieten institutuko ikasleei, ikuspegi ezberdinak jorratuz.

Morris Lake-ren bisita EASO xilotekara

2012-05-02

Morris Lake-ren argazkiaJoan zen ostegunean, hilak 26, gure hiriko EASO Xilotekak egur bildumetan mundu mailako aditu baten bisita jaso zuen.

Aditua Morris Lake da, australiarra, Egur Bildumazaleen Nazioarteko Elkarteko (International Wood Collectors Society) bazkide garrantzitsua eta World of wood (Zuraren mundua) aldizkariaren zuzendaria.

Haur hezkuntzako hezitzaileak birziklatzeko tailerra

2012-04-23

Tailerren logoaMaiatzaren 14 eta 24 bitartean "Haur hezkuntzako hezitzaileak birziklatzeko tailerra" egingo da, EASO Politeknikoko Gizarte Zerbitzuetako arloguneak antolatuta. Hemendik jaitsi dezakezu programa osoa.

Aho eta Hortz Higieneko ikasleen jardunaldi klinikoak

2012-04-17

Hortz eta Higieneko gelaren ikuspegi orokorra non ekipamenduak ikus daitezkeenMaiatzaren 25ean, ostirala, Donostiako EASO Politeknikoan Aho eta Hortz Higieneko ikasleen jardunaldi klinikoak izango dira. Jardunaldi hauek Euskadiko ikasle guztien topagune izan nahi dute. Horretarako, bereziki prestatu den programa zientifiko aberatsa prestatu dugu.

Helburu nagusia, laneko praktiketara lehenik eta lan mundura ondoren pasatzear dauden ikasleei odontologiaren espezialitate desberdinen ikuspegi klinikoa eta praktikoa aberastea da, eta honetarako, zorionez, lehen mailako ponenteak biltzea lortu dugu, odontologiako alor desberbinetako espezialistak.

Dudarik gabe, ziklo formatibo honen ikasketa urte luze honen bukaera ezin hobea dela deritzogu. EASO Politeknikoak eskerrak eman nahi dizkio Isdin Laborategiari jardunaldi hau aurrera eramateko eskainitako laguntzagatik.

Maiatzaren 25-ean espero zaituztegu

Programa hemen deskarga dezakezu.

Sarrera irakasleentzat

Sarrera ikasleentzat

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus