ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

Armeria Plaza berritzeko proposamenak

2019-01-30

Pantaila batean ikusten da proposamen baten diseinua
Erabilera gutxi duten auzoko guneak hobetzeko helburuarekin, Amarako auzo-elkarteko arduradunak Eraikuntza mintegira jo zuten laguntza eske.

Honela, Eraikuntza Proiektuak zikloko 2. mailako ikasleek aukera desberdinak garatu dituzte auzo-gunean kokatuta dagoen Armeria plaza bizi-berritzeko.

Aurreko ostiralean, hilak 25, Amarako auzo-elkarteko ordezkariei Armeria plaza berritzeko 8 aukera desberdin aurkeztu zizkieten.

Ekofeminismoari buruzko hitzaldia: ingurumena eta gizartea uztartuz

2019-01-28

Hizlaria hizketan aretoan
Pasa den astean, Easo Politeknikoko Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola zikloko ikasleek ekofeminismoari buruzko hitzaldia antolatu zuten. Ekologistak Martxan erakundeko Maitane Arri eta Mikel Mantxok ekofeminismo hitzaren esanahia eta baloreak azaldu zituzten, emakumeak gizartean eta garapen iraunkorrean duen paperaren garrantziaz eta paper horren duen errekonozimendu eskasaz aritu ziren. Ekofeminismo korronteak nazioarte mailan abian dituen borroka desberdinen adibideak eman zizkiguten: India, Brasil, Nikaragua, AEB, Ekuador e.a.

Areto nagusia jendez bete zen, Easo Politeknikoko gradu desberdineko ikasle eta irakasleek arreta handiz parte-hartu zuten hitzaldian.

SketchUp lehiaketa 2019: Abian!!!

2019-01-22

lehiaketaren kartela

Aurtengo ikasturtean ere EASO Politeknikoko Eraikuntza eta Obra Zibilak departamenduak SketchUp lehiaketa abian jarri du. Lehiaketa 3. eta 4. DBH eta batxilergoko ikasleei dago zuzenduta, eta egin beharrekoa etxebizitza baten diseinua da.

Hemen izen ematea egin ondoren partaide bakoitzari bidaliko zaio txantiloia eta lehiaketaren oinarrietan   azaltzen diren baldintzak bete beharko ditu. Izen ematea: urtarrilaren 17tik otsailaren 1era.

Eraikuntzako ikasleak Ekogunea parkean

2019-01-17

Foto de grupo en uno de los espacios del parque

Eraikuntza proiektuetako lehen mailako ikasleak EKOGUNE parkean egon ziren aurreko ostiralean, hilak 11.

Bertan, jasangarritasun irizpide gorenak betetzen dituzten azpiegitura eta eraikuntza proiektuen eraikuntzen adibideak ezagutzeko aukera izan zuten.

Errealitate birtualeko eremua eraikuntzan

2019-01-10

Una alumna del ciclo practica con las gafas
Eraikuntza departamenduan errealitate birtualeko eremu bat sortu dugu eta, bertan, ikasle guztiek eraikuntza sektorean erabiltzen diren programa garrantzitsuenetan garatutako eraikuntza proiektuak testeatu ahal izango dituzte errealitate birtualeko (VR) ingurune batean.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus