ES | EU
Gobierno Vasco

Proiektuak

Talentua badago eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko

EASO Politeknikoaren argitalpenak

Easoko argitalpenak ikusgai

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Lan Poltsa

EASO Politeknikoan ikasketak amaitu eta lan bila zabiltza?

Ezin da edukirik erakutzi beste istantzian paginazioa erabiltzen badago

CV eta Bideocurriculum lehiaketako irabazleak

2019-03-07

Irabazleak zuzendaria eta FOLeko ordezkariarekin
Aurten ere CV eta Bideocurriculum lehiaketa burutu da Easo Politeknikoko ikasleen artean. Maite Murgia Ioldi izan da CV lehiaketaren irabazlea eta Nora Fernandez bideocurriculumenarena, Diseinu eta Altzari Hornikuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak direnak. Zorionak neskak!

Seyprel-en babes ekipoak ezagutzen eta probatzen

2019-03-05

el grupo atendiendo las explicaciones del técnico de Seyprel

Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko 1 mailako ikasleak Seyprel, norbanako babes ekipoak (NBE) komertzializatzen dituen enpresaren instalazioak bisitatu zituzten.

Bertan, Ibon Rojo, Seypreleko gerentea, arrisku ezberdinentzat dauden norbanako babes ekipoak aurkeztu zizkigun, hanketatik bururaino. Ikasleek eskaintzen duten babesa, ziurtapenak ezberdinak... eta modelo ezberdinak ikusteko eta probatzeko aukera izan zuten.

Izan ere, berehala hasiko diren lanpostuetan (DUAL eskaintza zabala baitute) merkatuan dauden ekipo ezberdinen ezagutza izateak, aukeraketa hobeak egiten lagunduko die.

Gorka Santalla fisioterapeutaren hitzaldia

2019-03-01

Gorka Santalla ekitaldian hizketan
“Elikadura eta jarduera fisikoaren erlazioa minarekin” gaia ekarri digu Gorka Santallak institutuko areto nagusira. Hitzaldi hezitzaile eta atsegin batekin osasun eremuko zikloetako ikasleek osasun eta ongizatearen oinarrian dauden elikadura eta jarduera fisikoaren (eta estresaren auto-kudeaketaren) garrantziaz ausnartu zuen datu eta esperientzi sorta baten laguntzarekin... orain norberak kontuan hartu dezala bere buruan eta baita ere bere esparru profesionalean. Gorka Santalla reflexionó sobre “la relación de la alimentación y la actividad física con el dolor” en una formativa y amena charla con el alumnado de varios ciclos formativos del ámbito de la salud y el bienestar en el aula magna del centro. El fisioterapeuta relacionó y explicó con datos y experiencias la interrelación de la alimentación y la actividad física, y de la autogestión del estrés, con el bienestar… ahora que cada uno/a lo tenga en cuenta tanto a nivel particular como en su ámbito profesional.

Elektrizitateko ikasleak enpresetara

2019-02-28

irakasleak eta ikasleak ekitaldian
Pasa den ostiralean, otsailaren 22an Robotika eta Automatizazioa eta Instalazio Elektrikoak zikloetako bigarren mailako ikasleek hamaiketakoa egin zuten alor elektrikoko irakasle guztiekin. Bertan hainbat aholku on jaso zituzten enpresetan praktikak egitera joan baino lehen.

Eibarreko Ikasenpresa Azoka 18/19

2019-02-18

Unzaga plazaren argazkia montaje guztiarekin

Aurten ere Easo Politeknikoko ziklo ezberdinetako 2. mailako ikasleak Eibarren burutu den Ikasenpresa azokara bertaratu dira. “Esku bat ekin”, “Kortxart”, “Jupiter”, “3electrokings”, “SSA-Electrics”, “Goratinsi”, “Irrikit”, “You&Lesti”, “Maoly”, “Lapizeta”, “Masebi”, “Ecodream” eta “Wood Working” izan dira aurten bertaratu diren ikasenpresak eta kortxoz egindako koadroak, egurrezko arkatzontziak, etxe ekologikoen diseinuak, bitxiak, edariak banatzeko makina elektrikoak eta aho eta hortz higienearekin zerikusia duten produktuak eskaini dira, besteak beste.

Azpimarratzekoa ikasleen inplikazioa eta lan bikaina. Ikasturtea borobiltzeko jarduera paregabea!

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422 | idazkaria@easo.eus